2016ko urriak 21

“Faktura Elektronikoa” proiektua ezartzea Nafarroako 3 mankomunitatetan

facturasMoncayoko Uren Mankomunitateak, Mairagako Mankomunitateak eta Iruñerriko Zerbitzuen Mankomunitateak bukatu dute FACE bidez integratutako Faktura Elektronikoaren soluzioa ezartzen.

Ekimen horren bidez, hiru mankomunitate horiek bat egin dute beste Toki Administrazio batzuekin (24 udal eta 3 patronatu), zeintzuek parte hartu baitute jada ANIMSAren Faktura Elektronikoaren Soluzioa Ezartzeko Proiektuan.

Moncayoko Uren Mankomunitateak, Mairagako Mankomunitateak eta Iruñerriko Zerbitzuen Mankomunitateak ezarri dituzte, haien udal kudeaketako sistemen barnean, faktura automatikoekin lan egiteko beharrezkoak diren tresna eta aplikazioak; horrela, haiek automatikoki jaso, idatzi eta kontularitzan tramitatzeko aukera dute orain, eta, FACEren bidez, faktura bakoitzaren tramitazioaren egoera argitara dezakete, denbora errealean.

Soluzio horrek, gainera, Faktura Elektronikoaren beste alderdi batzuei buruzko informazioa ematen du, eta, halaber, WEB tresna bat eskaintzen du, faktura elektronikoak sortu, sinatu eta Toki Administrazioari bidaltzeko. Bestalde, proiektuak laguntza-zerbitzu bat du barnean, sistemari buruzko arazoak konpondu eta zalantza kontzeptualak argitzeari begira.

Volver arriba