Ezarpenerako prestakuntza eta laguntza
Soluzio teknologiko berriak ezartzeko laguntza pertsonalizatua ematen dugu, aplikazioak, tresnak eta zerbitzuak erakundearen beharretara egokituz eta administrazio publikoetako langileak tresnak erabiltzen trebatuz.
Administrazio-prozesuetan IKTak ezartzeak berekin dakar erakunde bakoitzean aplikatzen den antolaketa- eta kudeaketa-eredua aztertzea eta horri buruz hausnartzea. ANIMSAk administrazio-prozedurak sinplifikatzeko eta arrazionalizatzeko aholkularitza eskaintzen die bere erakunde bazkideei, baita Herritarrentzako Arretarako Bulegoak, dokumentu-ereduak eta abar ezartzekoa ere.