Pribatutasun politika

Azken eguneratzea: 2018ko maiatza

Erabiltzaileen datuak babesteko oinarrizko eskubidea une oro bermatzeko, Asociación Navarra de Informática Municipal SAren (ANIMSA) webgunearen bidez egindako datu pertsonalen tratamenduak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan eta datuak babesteari buruz indarrean dagoen araudian finkatutakoari jarraitzen dio; erregelamenduan, pertsona fisikoen babesa jorratzen da, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez.

Bildutako datu pertsonalak.

ANIMSAk datu pertsonalak biltzen ditu webgune honetako zerbitzu batzuk eskuratzeko eta guk horiek eman ahal izateko. Datu horietako batzuk zuk ematen dizkiguzu zuzenean (adibidez, eskaera-inprimaki bat betetzean), eta beste batzuk, berriz, zeharka lortzen dira (cookiekin bezala, esate baterako).

Horra hor ANIMSAk datu pertsonalak bildu eta gero tratatzeko erabiltzen dituen bitartekoak:

  • Inprimakiak: ANIMSAk datu pertsonalak biltzen ditu inprimaki digitalen eta elektronikoen bidez, webgune honetako zerbitzu batzuk eskuratzeko eta guk horiek eman ahal izateko.
  • Posta elektronikoak: ANIMSAren webgunean adierazten diren posta elektronikoko helbideak datu pertsonalak biltzeko bitarteko posibletzat joko dira.
  • Cookieak: ANIMSAk cookie teknikoak erabil ditzake (informazio-fitxategi txiki batzuk, zerbitzariak bidaltzen dituena udalaren webgunera sartzeko erabiltzen den gailura) webgune hau ongi ibiltzeko eta ongi ikusteko ezinbestekotzat hartzen diren zeregin jakin batzuk gauzatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi hau: Cookien politika.

Tratamenduaren mugak

ANIMSAk ez die 16 urtetik beherakoei baimena ematen beren datu pertsonalak webgune honetan prestatutako bitartekoak erabiliz adierazteko (web inprimakiak betetzea, zerbitzuak eskatzeko edo harremanetan jartzeko prestatu direnak, edota posta elektronikoko mezuak bidaltzea). Horrenbestez, bitarteko horiek erabiliz datu pertsonalak ematen dituztenek era formalean adierazten dute 16 urtetik gorakoak direla, eta ANIMSAk ez luke inolako erantzukizunik izango baldintza hori betetzen ez bada.

Informazioa datuak biltzen direnean

Datuak bildu behar direnean inprimaki baten bidez (online edo deskargatzeko formatuan) edo webgunean prestatutako beste komunikazio-bide batzuen bitartez, erabiltzaileari horren berri emango zaio, datuak babesteko indarrean dagoen araudian finkatutakoaren arabera.

Informazio hori erabiltzen den bitartekoaren araberakoa izango da:

  • Inprimakiak (online eta deskargatzeko formatuan): informazioa inprimakian bertan jasota egongo da.
  • Posta elektronikoak: informazioa posta elektronikoko helbidea aipatzen den webguneko eremuan bertan adieraziko da.
  • Cookieak: informazioa cookien politikan jasota dago.

Emandako datuak egiazkoak eta zuzenak izatea erabiltzailearen erantzukizuna izango da. Erabiltzailearen datuak aldatuz gero, horren berri eman beharko lioke ANIMSAri, eguneratuta egoteko.

Segurtasun-neurriak

ANIMSAk segurtasun-neurri egokiak hartzen ditu webgune honen erabiltzaileen datuak babesteko oinarrizko eskubidea bermatze aldera, eta, horretarako, datuak babesteari buruz indarrean dagoen araudiari jarraitzen dio.

ANIMSAk neurri tekniko eta antolakuntzako neurri egokiak gauzatzen ditu, webgune honetan tratatzen diren datu pertsonalek duten arriskuari erantzuten dion segurtasun-maila bermatzeko.

Datuak ematen dizkiguzunean, zer ESKUBIDE dituzu?

Aplikagarri den araudian finkatutakoari jarraituz, honako eskubide hauek dituzula adierazten dizugu:

  • ANIMSA zure datu pertsonalak tratatzen ari al den berrestea.
  • Zure datu pertsonalak eskuratzea, datu okerrak zuzentzeko eskatzea, edo, hala dagokionean, datuak ezabatzeko eskatzea, besteak beste, datuak jada ez badira beharrezkoak bildu ziren helburuetarako.
  • Honako hau eskatzea, egoera jakin batzuetan:

–           Zure datuen tratamendua mugatzeko, eta, beraz, etorkizunean ez tratatzeko; halakoetan, ANIMSAk erreklamazioak egiteko edo horiek defendatzeko soilik gordeko ditu.

–           Zure datuen tratamenduari aurka egiteko; halakoetan, ANIMSAk datuak tratatzeari uzten dio, bi salbuespenekin: premiazko arrazoi legitimoak egotea eta erreklamazioak egin edo horiek defendatu behar izatea. Horren barnean datuen tratamendua dago banakako erabaki automatizatuetarako.

  • Eramangarritasuna: datu pertsonalak jaso eta beste arduradun bati zuzenean transmititzeko aukera ematen du, formatu egituratu eta arrunt batean, era mekanikoan irakurtzeko.

Interesa duenak eskubide horiek gauzatu ahal izango ditu mezu bat bidaliz posta elektronikoko dpd@animsa.es helbidera edo posta arruntez, tratamenduaren arduradunaren atalean adierazitako helbidera. Mezuan, NANaren fotokopia edo horren ordez identifikatzeko erabiltzen den agiriarena atxiki behar da, eta gauzatu nahi den eskubidea argi adierazi.

Datu pertsonalak babestearen harira eskubideak urratu dizkizutela uste baduzu, bereziki eskubideak gauzatzean gustura geratu ez bazara, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian: Jorge Juan kalea 6, 28001 MADRIL (Madril). | web: www.agpd.es |Egoitza elektronikoa: sedeagpd.gob.es.

 

Volver arriba