Legezko Abisua
AURKIBIDEA
Azken eguneratzea: 2015eko ekaina.
INFORMAZIO OROKORRA
Informazioaren gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko 34/2002 Legeko –uztailaren 11koa– 10. artikuluarekin bat, aditzera ematen zaio erabiltzaileari honako entitate hau dela webgunearen jabea:
- Izen soziala: Asociación Navarra de Informática Municipal S.A. (aurrerantzean, ANIMSA)
- Helbidea: Armada etorbideko 2, 8. solairua – 31002 Iruña (Nafarroa)
- IFZ: A 31 152150, inskribatuta Nafarroako merkataritza erregistroan, 542. liburukia, 72. folioa, NA12872 orria.
- Telefonoa: 948 420 800
- Faxa: 948 420 808
- Helbide elektronikoa: animsa@animsa.es
- WEBGUNEA: harremanetarako formularioa
ZEHAZTAPENAK ETA BALDINTZAK
Webgune honetan eta bertako edozein orritan sartzeak berekin dakar jarraian ageri diren legezko oharrak, zehaztapenak eta baldintzak ezagutzea eta onartzea.
Espainiako legeriak aginduko du honako baldintza hauetan eta webgunearen erabiltzailearekin ezartzen diren harreman guztietan.
ANIMSAk bere egiten du webgune honen erabilerari buruzko baldintza eta zehaztapenak alde bakarretik aldatzeko gaitasuna, Horien edozein aldaketa behar bezala iragarriko da web orri honen bidez, eta argitaratzen den unetik aurrera hasiko da indarrean.
- JABETZA INTELEKTUALA
Jabetza intelektual eta industrialari buruzko Espainiako eta nazioarteko legeek babesten dituzte atari hau osorik eta bera osatzen duten zatiak.
ANIMSAK espresuki erreserbatuak ditu jabetza intelektualetik eratorritako eskubide guztiak.
Debekatuta dago atari honen kopia osoa edo partziala egitea, ANIMSAren berariazko baimen idatzirik izan ezean. Atari hau edo honen edukiak indarreko araudian ezarritakoaren kontra erabiltzea legez zigortzen ahalko da.
- ERANTZUKIZUNAREN MUGA
Atari honek fede onez bildutako informazioa du, fidagarritzat jotako iturrietatik.Hala eta guztiz ere, ANIMSAk ez du inolako bermerik ematen, ez berariaz ez inplizituki, atari honetaz eta bertako edukiez.
ANIMSAk ez du bermatzen webgune honetako orriak beti erabiltzeko moduan izanen direnik, ezta bere edukiak uneoro osoak, zehatzak edo fidagarriak izanen direnik ere.
ANIMSAk ez du bere gain hartuko ataria erabiltzeak eragindako kalte edo galera zuzenen zein zeharkakoen gaineko inolako erantzukizunik, sistema informatikoetan sortutakoak, birusak eta atariko informazioan oinarrituz hartutako edozein erabakiren ondorioz eragindakoak barne.ANIMSAk gomendatzen du informazioaren idatzizko baieztapena eskatzea, beharrezkoa izanez gero.
Era berean, ANIMSAk ez du erantzukizunik hartzen webgune honetako esteka elektronikoen (links) bidez, zuzenean edo zeharka, ikus daitezkeen eduki, produktu edo zerbitzuen gainean.Esteka horiek ez dute inolako harremanik adierazten ANIMSAren eta sarbide emandako orrien titularrak diren partikularren edo entitateen artean.
- ERABILERA MUGAK
Atari honetako informazioa erabiltzeko, kasuan kasuko arauak beteko dira.ANIMSAk ez du bere gain hartuko atariaren edo haren edukien erabilera ezegokiaren inguruko inolako erantzukizunik, ezta aipatutako erabilerak eragiten ahal dituen ondorioen ingurukorik ere.
- SEGURTASUN ARAUAK
ANIMSAk, webguneko sistemen segurtasuna eta emandako informazioaren integritatea ziurtatze aldera, legeriak eskatutako neurriak ezarri ditu antolakuntza, teknika eta legearen arloetan, bereziki Datu Pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoak –abenduaren 13koa– eta hori garatzen duen araudiak eskatutakoak.(Ikusi Pribatutasun-politika).
- COOKIEEI BURUZKO POLITIKA
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, teknikoak, pertsonalizaziokoak eta analisia egitekoak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, cookieei buruzko gure politika onartzen duzu. (Ikusi Cookieen erabilerari buruzko informazioa).
3. COOKIEEN ERABILERA
Azken eguneratzea: 2015eko ekaina
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu –propioak eta hirugarrenekoak–, teknikoak, pertsonalizaziokoak eta analisiak egitekoak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, cookieei buruzko gure politika onartzen duzu.
- ZER DIRA COOKIEAK?
Cookieak artxibo edo informatika-programa txikiak dira, erabiltzailearen terminalean (ordenagailua/smartphone/tablet) metatzen direnak webgune batzuetan sartzean, eta haren memorian gordetzen direnak. Artxibo horiek nabigazioa erraztu dezakete, besteak beste, webgunean egindako mugimenduen jarraipena eginez, saio-hasiera gogoratuz, formularioak automatikoki betez, lehenetsitakoak gogoratuz…
Ezaugarri horiek nabigatzen duen pertsonaren bizitza pribatuko kontu batzuk utz ditzakete agerian, eta, horregatik, garrantzitsua da behar bezala informatuta egotea eta bere pribatutasuna babesteko baliabideak erabilgarri izatea.
- COOKIE MOTAK
Kudeatzen dituen entitatearen arabera, cookieak bi taldetan sailkatzen dira:
- Cookie propioak: editoreak berak kudeatutako ekipo edo domeinu batetik –bertatik ematen da bezeroak eskatutako zerbitzua– erabiltzailearen ekipora bidaltzen direnak.
- Hirugarrenen cookieak: editoreak kudeatzen ez duen ekipo edo domeinu batetik erabiltzailearen ekipora bidaltzen direnak; beste entitate batek bidaltzen ditu, cookieen bidez lortutako datuak erabiltzen baititu.
Bada, baita ere, bigarren sailkapen bat, bezeroaren arakatzailean bilduta egoten diren denbora-epearen araberakoa:
- Saioko cookieak: aldi baterako cookieen artxiboak dira, arakatzailea itxitakoan ezabatzen direnak.
- Cookie iraunkorrak: artxibo horiek arakatzailearen azpikarpeta batean gelditzen dira eskuz ezabatu arte, edo erabilitako arakatzaileak ezabatzen dituen arte artxiboan ezarritako iraupenarekin bat.
Azkenik, bada beste sailkapen bat, bost cookie mota biltzen dituena, lortutako datuen tratamenduaren helburuaren arabera.
- Cookie teknikoak: Erabiltzaileari webgune, plataforma edo aplikazio baten bidezko nabigazioa egiteko aukera ematen diote; halaber, badauden aukera edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ere ematen diote, adibidez trafikoa kontrolatzea, saioa identifikatzea, nabigazioan zehar segurtasun elementuak erabiltzea, bideoak edo soinua hedatzeko edukiak biltzea, edo edukia sare sozialen bidez partekatzea.
- Pertsonalizazio-cookieak: Erabiltzailearen terminalean dauden zenbait irizpideren arabera aurrez zehaztutako izaera orokorreko ezaugarri batzuk aktibatzen dituzte erabiltzailea zerbitzuan sartzen denean, adibidez hizkuntza, edo zerbitzuan sartzeko erabilitako arakatzailea.
- Analisi-cookieak: Cookieei lotutako webguneen erabiltzaileek duten jokaerari jarraipena egin eta hura aztertzeko aukera ematen diote beren arduradunari.
- Publizitate-cookieak: Editoreak web orri batean sartu dituen publizitate-guneen –halakorik sartu badu– kudeaketa ahalik eta modu eraginkorrenean egiteko aukera ematen dute, zenbait irizpidetan oinarrituta, esaterako, editatutako edukian edo iragarkiak erakusteko maiztasunean.
- Jokaeraren araberako publizitate-cookieak: Editoreak webgune batean sartu dituen publizitate-guneen –halakorik sartu badu– kudeaketa ahalik eta modu eraginkorrenean egiteko aukera ematen dute. Cookie horiek erabiltzaileen jokaerari buruzko informazioa biltzen dute, haien nabigazio-ohiturak modu jarraituan aztertuta; horrela, erabiltzailearen profil espezifiko bat garatzeko aukera dago, horren araberako publizitatea erakusteko.
Alderdi horri buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren gida, cookieen erabilerari buruzkoa