Herritarrentzako zuzeneko arreta
ANIMSA Iruñeko Udaleko herritarrez arduratzen da, 010 telefono-zerbitzuaren, sare sozialen, posta elektronikoaren, udalaren webgunearen eta udal-telefonogunearen bidez.
ANIMSAk Iruñean eskaintzen duen herritarrendako zuzeneko arretak honako zerbitzu hauek biltzen ditu, besteak beste:
- Herritarrentzat interesgarriak diren udaleko eta udalez kanpoko informazioa eta arreta.
- Informazioa eguneratzea eta zerbitzuak zabaltzea.
- Udal-izapideak kudeatzea (errolda-ziurtagiriak, ordainagirien kopiak, izen-emateak…)
- Behar duten udal-bulegoetarako hitzordua esleitzea.
- Abisuak, kexak eta iradokizunak kudeatzea.
- Telefonogunea.