2015eko martxoak 17
ANIMSA, TOKI ENTITATE AKZIODUNEN KUDEAKETA ZUZENA (II)
Azken hilabeteotan, ANIMSAk gogorarazi egin die Toki Entitate akziodunei –zehazki, haien informatika-zerbitzuak kudeatzen dizkienei– haiekin kudeaketa-modu zuzen bat izateak berekin dakartzan eragin juridiko-administratiboak, finantzarioak eta fiskalak.
Horrela, honako hauek dira kontu garantzitsuenak:
- Txosten-dokumentuak jaulki dira (eta ez fakturak) Toki Entitate akziodunentzat, ANIMSAk ematen dituen zerbitzuak eta materialak BEZari lotuta ez dauden eragiketatzat jotzen baitira, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko 28/2014 Legeko 7.8. artikuluan ezarritakoaren arabera. Horrek BEZaren kuotaren zati bat aurreztea dakar berekin, eta hori benetako kostua berriz kalkulatu eta gero islatuko da, hain zuzen ere horretan ANIMSAren partida batzuk sartzean –zehazki ANIMSArentzat kengarriak izan gabe BEZari lotuta daudenak–, eta aplikatu beharko da Akziodunen Batzar Nagusian adostutakoaren arabera.
- Toki Entitate akziodunak ANIMSA kudeaketa zuzeneko modutzat jotzen ari dira Nafarroako Kontratazio Atarian.
- Heldu diren asteetan bidali eginen zaie Toki Entitate akziodunei Jardun, Inbertitu eta Finantzatzeko Programa (PAIF) 2015eko ekitaldian zehar indarrean jarriko baita.
- Azkenik, laster akzioak transmititzeko tramitea abiaraziko da ANIMSAko kapital sozialaren zati izateko asmoa agertu duten Toki Entitateentzat.