2014ko abenduak 22
10 AHOLKU GURE EKIPOAK SEGURU ETA BABESTUTA MANTENTZEKO
Izan ere, badira gauza batzuk antibirus batek ezin konponduzkoak, oso ona izanik ere, eta, horregatik, 10 ohitura on aurkezten ditugu hemen, segurtasun arlokoak, erasoei aurre egiteko.
- Kontuz artxibo erantsiekin. Ez fidatu mezuekin batera eransten diren artxiboekin, nahiz eta lagun batek bidaliak izan eta horrek guregan konfiantza sortu. Bereziki, kontuz ibili .exe luzapena duten artxiboekin, exekutatzeko programak baitira.
- Sortu segurtasun-kopiak. Gailu batek huts egiten badu edo infektatzen bada, aukera gehiago dago informazioa salbatzeko.
- Aukeratu pasahitz egokia. Pasahitzen segurtasuna horien luzera eta konplexutasunaren araberakoa izaten da. Nahastu karaktere alfabetikoak, zenbakiak eta zeinuak.
- Kontuz Internetera igotzen duzun informazioarekin. Zerbait sarean partekatu eta gero, askoz ere zailagoa bihurtzen da horren gaineko kontrola.
- App-ak instalatzeko orduan, konfiantzazko lekuetara joan. Oro har, Google, Facebook, Twitter eta antzeko lekuetan errazagoa eta azkarragoa da baimenak baliogabetzea.
- Sare publikoetan, ahal bada, nabigatu zifratuta. WIFI sare publikoetan oso kontu handia izan beharko dugu partekatzen dugun informazioarekin.
- Mantendu eguneratuta programak. Horrek segurtasun-akatsak saihesten lagunduko digu.
- Itxi saioak bukatzean. Ez da nahikoa leihoa ixtea, ziurtatu behar duzu saioa itxi egin dugula.
- Ez erabili programa “piratak”. Programa horietako asko infektatuta egoten dira.
- Erne egon beti. Datuak kopiatu, lapurtu edo ezabatu daitezke, beti. Mehatxu etengabea da, beraz, garrantzi handikoa da ongi neurtzea sarean egiten den guztia.
Segurtasuna jarrera bat da.