Udal-kudeaketako beste aplikazio batzuk
ANIMSA, Udal Kudeaketako oinarrizko aplikazio sortaz gain (hala nola Biztanleen Udal Errolda, Zerga eta Tasen jaulkipena, Dirubilketaren Kontrola, Kontabilitatea, etab.), beste aplikazio osagarri batzuk ere eskaintzen dizkie udalei, hala nola:
- Udal-inbentarioa.Aplikazio honen bidez, toki-erakundeen Ondasun eta Eskubideen Inbentarioa kudea daiteke, Nafarroako toki-erakundeen Ondasunen Araubidean jasotako manua garatuz.
- Kontabilitate analitikoa eta kostuen kontabilitatea.Zerbitzu eta jarduera publikoen kostuak kalkulatzeko eta baliabide publikoak eraginkortasunez kudeatzeko laguntza-tresna gisa diseinatutako aplikazio informatikoa.
- Herritarrei arreta emateko hitzordua
- DGTrekiko integrazioak. Aplikazio horrek DGTrekiko integrazioak kontzentratzen ditu (gidarien kontsulta, ibilgailuen kontsulta, SARA sarerako konexioa…).
- Bozketak. Toki-erakundeek Internet bidez herri-bozketak eta -inkestak egiteko aplikazioa, herritarren parte-hartzea sustatzeko.
- Izu-botoia, gainerako lanpostuei laguntza behar dutela ohartarazteko