2015eko urtarrilak 20

JAVA: Kafea denontzat

virus_policeJava programazio-lengoaia ezagunenetako bat da, eta, aldi berean, gorabehera gehien sortzen dizkigunetako bat. Zergatik egiten dira eguneraketak etengabe, askotan horrekin erabiltzen diren aplikazioen programatzaileek ez badiete haiei jarraitzen? Hemen pintzelkada batzuk eskaintzen dizkizuegu bai lortu duen arrakasta, bai bere ahulguneak hobeki ulertzeko.

Alde ona

Java, hasiera batean, plataformatik aparte zegoen lengoaia baten gisara garatu zen; hau da, makina birtual bat erabiliz gero, kode bera edozein ordenagailutan erabil liteke. Garatu zenetik, internetean erabiltzera bideratu zen, aplikazioak (applets) webguneetan inkrustatzeko aukera izanez gero, ordura arte ezezaguna zen interakzio maila bat lortzen baitzen.

Ziur aski, hauxe da javaren arrakastaren sekretua: aukera ematea informatika-aplikazioen edozein garatzaileri bere produktuak mundu osoko erabiltzaileen esku jartzeko (internet bidez), hain zuzen ere, javaren makina birtual bat exekutatzen den edozein gailu erabilita.

Nafarroan, java aplikazioen zenbait adibide ditugu, hala nola Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektronikoa, Justiziako Inforeg, Estatistikako Institutu Nazionalaren errolda edo Correosen Ganes. FACErekin bat egiteko tramite telematikoek ere java erabiltzen dute.

Alde txarra

Moldakortasun hori lortu ahal izateko, programazio-lengoaiak malgua eta irekia behar du, edozein programatzailek bertan programatzeko modukoa. Ordainetan, beste programazio-lengoaia batzuetan baino askoz errazagoa da alhulguneak aurkitzea horretan. Bestalde, bezero eta informatika-gailu guzti-guztietara iristeko nahia agertu duenez, oso helburu erakargarria da hacker eta pirata informatikoentzat, eraso bakar bat azkar iristen baita erabiltzaile askorengana.
Bi arrazoi horiengatik, areagotu egin dira javaren ezaugarri horiez baliatzen diren kode maltzurraren eta eraso informatikoen kasuak.
“Poliziaren birusa” da ezagunenetako bat; horretan, ordenagailutik egin diren ustezko delitu-egintza batzuen berri ematen zaio erabiltzaileari, nahiz eta gehien-gehienak faltsuak izan. Erasoan zehar ordenagailua “bahitu”, eta balizko isun bat eskatzen da desblokeatu ahal izateko.

Bertsioak eta bateragarritasuna

Hackerrek egindako erasoak eta bilatutako ahulguneak areagotu direnez, etengabeko eguneraketak eta aldaketak egiten dira, javaren bertsio berriak sortuz. “Bertsio berriena aurrekoekin bateragarria” dela esaten bada ere, adierazten da, baita ere, “Javaren zenbait aplikazio (edo applets) bertsio partikular baten mende egon daitezkeela, eta balitekeela ez exekutatzea, bertsio hura ez badago erabilgarri. Javaren bertsio zaharrago bat behar duen aplikazio edo webgune batera sartzen bazara, aplikazio haren hornitzailea/garatzailea jakinaren gainean jarri eta aplikazioa egunera dezala eskatu beharko zenioke, Javaren bertsio guztiekin bateragarria izan dadin”. (Iturria: www.java.com).

Horrekin guztiarekin, jakin behar dugu java lengoaian garatzen diren aplikazioak berehala zaharkitu daitezkeela hura seguru mantentzeari begira aldian behin egiten eta modu jarraituan egiten diren aldaketen ondorioz, non eta aplikazio horien garatzaileak haiek ere eguneratzen ez dituen.

Hainbat legenda daude “JAVA” markaren jatorriaren inguruan; haietako batek dio lengoaia hori sortu zuten informatikariek nahiago zuten kafea zela, izan ere, haren logotipoa kafe-kikara bat baita. Kafea denontzat?

Volver arriba