2025eko otsailak 3

Ez diezazutela gezurrik esan: ezagutu egiaztatzeko plataforma eta tresna onenak

Foto noticia

Gero eta sarriago hedatzen dira Internet bidez fake news-ak, erabiltzaileei informazioa kentzeko, iruzur egiteko eta manipulatzeko, pertsona edo erakunde jakin batzuei ospea kentzeko edo babesa emateko, edo helburu ekonomikoak dituzten klikak lortzeko. Bideoez ari bagara, deep fakes lirateke, ikusleari sinetsarazteko pertsona batek benetan gertatu ez diren adierazpen edo ekintza batzuk egiten dituela.

Adimen artifizialaren erabilerak eta haren egiantzekotasunak zaildu egiten dute askotan gezur horiek identifikatzea. Nola jakin dezakegu, orduan, informazio bat egiazkoa ala gezurrezkoa den? Garrantzitsua da beti informazioaren iturria egiaztatzea; konfiantzazko iturri bat baino gehiago kontsultatzea; jatorrizko URLak aztertzea; albiste osoa irakurtzea; pertsonei buruzko informazioa bilatzea eta sen ona aplikatzea.

Egiaztatze-tresna lagungarriak ere badaude:

Albisteak egiaztatzeko plataformak:

Argazkien analisia:

  • InVidVerificationPlugin
    Irudiak eta bideoak egiaztatzeko eta alderantziz bilatzeko Chrome-ko eta Firefox-eko luzapena
  • Google Irudiak
    Google-ko irudiak alderantziz bilatzea
  • TinEye
    Lehenengo agerpenaren datua eskaintzen duen alderantzizko irudi-bilatzailea
  • ImageForensic
    Aldaketa digitalak hautemateko
  • Diffchecker
    Bi irudi konparatzeko

Bideoen analisia:

 

Zibersegurtasunaren Institutu Nazionalak (INCIBE) zenbait pista ezagutarazi ditu hauek identifikatzeko:

Ez partekatu lehenago kontrastatu gabe, gezurrak ez zabaltzeko, eta, gezur bat aurkitzen baduzu, partekatu zure esperientziak gainerako erabiltzaileekin #DesmontandoBulos traola erabiliz.

 

Volver arriba