2018ko urriak 23

Zer dira ziurtagiri digitalak? Zer mota daude?

Foto noticia

Ziurtagiri digitala izateak administrazio publikoekin komunikazio seguruak ezartzea ahalbidetzen digu, sinadura digitalaren bidez. Tramite ugari udal-bulegoetara fisikoki joan beharrik gabe egitea, horixe ziurtapen digitalak eskaintzen dizkigun ohiko abantailetako bat. Baina, zer dira ziurtagiri digitalak? Eta zer mota daude?

56_identificacionZER DA ZIURTAGIRI DIGITALA?

Autoritate ziurtagiri-emaile batek jaulkitako agiri elektroniko bat da ziurtagiri digitala, sinadura elektroniko bat erabiltzaile jakin bati dagokiola fede ematen duena. Hau da, elektronikoki sinatzeko eta jabea bere datuekin identifikatzeko beharrezko informazioa du ziurtagiri digitalak.

ZER OSAGAI DITU ZIURTAGIRI DIGITALAK?

Ziurtagiri batean, gako digitalak sinatzailearen sinadura eta identifikaziorako funtsezko elementuak dira. Bi gako daude, modu osagarrian funtzionatzen dutenak: gako pribatua eta gako publikoa. Gako batek zifratu edo kodifikatzen duena beste gakoak baino ezin du zifratu edo deskodifikatu. Zertan dira desberdinak, beraz? Gako pribatua ez da inoiz ziurtagiritik aterako, hots, sinatzailearen kontrolpean dago beti. Gako publikoa, aldiz, beste erabiltzaile batzuei banatu eta/edo bidali ahal zaie.

Batzuetan, ziurtagiri pribatu esaten zaio gako pribatua zein publikoa dituen ziurtagiriari, eta ziurtagiri publikoa, aldiz, soilik gako publikoa duenari.

ZIURTAGIRI DIGITAL MOTAK

Hainbat modutan sailkatu daitezke ziurtagiriak:

Euskarriaren arabera, ziurtagiria txartel batean, hala nola NANe, edo software-fitxategi batean gorde daiteke, hala nola USB batean.

Txarteletan dauden ziurtagiriak erabiltzaileari ematen zaizkio zuzenean. NAN elektronikoak Poliziako Zuzendaritza Nagusian hartu behar dira, hura baita autoritate ziurtagiri-emailea. Software-ziurtagiriak, aldiz, eskatu, eta ekipo informatikoan deskargatu behar dira, pertsonal eskatzailea identifikatu ondoren.

Harpidedun edo eskatzailearen arabera, pertsona fisikokoak, pertsona juridikokoak, enplegatu publikokoak, egoitzakoak, zigilukoak eta abarrekoak izan daitezke.

Adibidez: pertsona fisikoko ziurtagiriak harpideduna sinadura egiaztatzeko datu batzuekin lotu eta haren identitate pertsonala egiaztatzen du; osagaiko ziurtagiriek zerbitzariak edo aplikazio informatikoak identifikatzen ahalbidetzen dute autoritate ziurtagiri-emailearen konfiantza oinordetuta;… FNMTen esteka honetan, hartzailearen araberako ziurtagiri-motak definitzen dira: http://www.cert.fnmt.es/certificados

ZIURTAGIRI DIGITALEN HORNITZAILEAK

Hornitzaileak ere kontuan hartu behar ditugu ziurtagiri digitalei dagokienez. Hona hemen ziurtagiri digitalen hainbat hornitzaile:

  • FNMT-Ceres, Diru eta Tinbre Fabrika Nazionalak sortua.
  • IZENPE: Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek sustatutako autoritate ziurtagiri-emailea.
  • ACCV, Autoritat de Certificació de la Comunitat Valenciana
  • CATCert, Agència Catalana de Certificación

ZIURTAGIRI DIGITALEN INDARRALDIA

Ondoko hauek dira ziurtagiri digitalen faseak: indarrean, baliogabetuta, iraungita.

Hau da, indarraldia dute ziurtagiri digitalek; indarraldia igarota, ez dute balio ez sinatzeko, ez identifikatzeko. Dena den, ziurtagirien hornitzaileek ez dute epemuga berdina ezartzen, hau da, bakoitzak bere indarraldia ematen du. Esate baterako, FNMTen ziurtagiriek 36 hilabeteko indarraldia dute, eta NAN elektronikoarenek, aldiz, 30 hilabetekoa. Kontuan hartu behar dugu ziurtagiri bat iraungitzen denean ziurtagiri berri bat eskatzeko prozesu osoa egin behar dela.

Beste alde batetik, ziurtagiri digitalak indargabetu egin daitezke iraungi aurretik, segurtasun-arrazoiak direla eta. Baliogabetuta dago orduan ziurtagiria. Kasu horretan ere, autoritate ziurtagiri-emaile bakoitzak bere prozedura du ziurtagiriak indargabetzeko.

Volver arriba