2018ko azaroak 15

Zer aldaketa dakarzkigu Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak? (VI)

TRATAMENDUAREN ARDURADUNAK (81. kontuan hartuzkoa eta DBEOren 28. artikulua)

lopd_5TRATAMENDUAREN ARDURADUNAK (81. kontuan hartuzkoa eta DBEOren 28. artikulua)

DBEOren 4. artikuluaren arabera, “tratamenduaren arduraduna” da datu pertsonalak tratamenduaren erantzulearen kontura tratatzen dituen pertsona fisiko edo juridikoa, autoritate publikoa, zerbitzua edo bestelako organismoa.

Arduradun bati tratamendu-jarduerak agintzeko orduan, DBEOk xedatzen du teknika- eta antolaketa-neurri egokiak, ukitutako pertsonen eskubideen babesa eta tratamenduaren segurtasuna bermatuko dituztenak, aplikatzeko behar besteko bermeak emango dituen arduradun bat aukeratu behar dela. Zehazki, ezagutza espezializatuak, fidagarritasuna eta baliabideak bermatu behar ditu.

Berme horiek egiaztatu ahal izateko, ondokoak eskatu dakizkioke: ea atxikita dagoen jokabide-kodeei edo ea duen datuen babesa bermatzen duten neurriak ezarri dituelako ziurtagiri edo bestelakoren bat.

Kontratazioak arautzeko baldintza-pleguak idazteko orduan ere kontuan hartu beharko lirateke alderdi horiek.

Gainera, erantzulearen eta arduradunaren arteko harremana kontratu baten edo antzeko egintza juridiko baten bidez formalizatu beharko da, idatziz.

Kontratua idazteko egokitu litezkeen hainbat klausula orientagarri biltzen ditu DBLOk “Tratamenduaren arduradunen eta erantzuleen arteko kontratuak idazteko norabideak” gidaliburuan.

Volver arriba