HAUTESLE-ERROLDAREN INGURUKO KONTSULTA BERRIA

Maiatzaren 28an, udal-hauteskundeak eta hauteskunde autonomikoak izango dira, baina, egun hori iritsi baino lehen, toki-erakundeek eta herritarrek zenbait urrats egin behar dituzte. Besteak beste, hautesle-erroldako gure datuak zuzenak direla egiaztatu behar dugu, eta hauteskunde-mahaian egotea egokitu zaigun.
Herritarrei izapide hori errazteko asmoz, 2023ko hauteskundeetarako hautesle-erroldako datuak kontsultatzeko aukera ematen duen izapide ez-autentifikatu bat dute eskura egoitza elektronikoa ANIMSArekin duten toki-erakundeek.
Kontsulta hori egiteko, Egoitza Elektronikoan sartu behar da, eta “Hautesle-errolda kontsultatzea” izapidea erabili, edo udal-webgunearen atarian:
Kontsulta egiteko, identifikazio-dokumentua (NANa, IFZa, PASAPORTEA…) eta lehenengo abizena idatzi behar dira.
Pertsona hori erakundearen hautesle-erroldan baldin badago, kontsultak barrutia, atala eta mahaia erakutsiko ditu, baita hauteslekuaren izena eta botoa ematera joateko posta-helbidea ere.
- Mahaian egotea egokitu bazaizu, “MAHAIKO KARGUA” mezua ikusiko duzu, eta egokitu zaizun karguaren azalpena; alegia, titularra, 1. ordezkoa edo 2. ordezkoa zaren.
- Mahaian kargurik egokitu ez bazaizu, “Ez duzu kargurik mahaian” mezua agertuko da.
Aurreko hauteskunde-deialdietan ere bazegoen izapide hori egoitza elektronikoetan, baina eguneratu egin da, bizkorrago martxan jartzeko.
Lehen, erroldaren datu-basea udal-webgunean kargatzea eskatzen zuen sistemak, baita zozketa egin ondoren bozketen emaitzak “eskuz” sartzea ere. Gaur egun, izapidea zuzenean konektatzen da erroldaren datu-basera udal-zerbitzarietan. Horri esker, herritarren esku jarri eta zozketa egin bezain laster ikus daitezke datuak zuzenean.
Udalen datu-baseak zuzenean atzituta, bizkorrago argitaratzen da izapidea, eta datuak ez dira udal-webgunean kopiatu behar; ondorioz, prozesuak laburtzen dira, eta transkripzio-akats posibleak saihesten.