2017ko otsailak 21

Diseinu berriak udal webguneentzat ANIMSAren web plataforman

Udalen web-irudia hobetu eta edukiak edozein gailutara egokitzeko helburuz, 2016an zehar ANIMSAk proiektu bat abiarazi zuen diseinu berriak sortzeko udal webguneetarako.

Diseinu eguneratuak, erabilerrazak eta erakargarriak bilatuta, bi eredu desberdin sortzea erabaki zen, udalek, haien beharren arabera, haietako bat aukera dezaten: bata, udalaren alderdi instituzionaletan oinarritutako web-eredua; bestea, herriaren alderdi turistikoetan oinarritutako web-eredu bat.

Jakina, bi eredu horiek eduki batzuk partekatzen dituzte, udal web batean egon beharrekoak; halere, zer eredu aukeratzen den, aldatu egiten dira datuak aurkezteko modua eta zenbait eduki.

Atari horiek garatzean, wordpress software libreko tresna hartu da oinarri, betiere ANIMSAren web plataformaren barnean. Bada nabarmendu beharreko berritasun bat: datuak mantendu eta sartzean, edukiak txertatzeko prozedura berri bat diseinatu da, zeina, “klik bakarra” eginez, web-portadak aldatzeko aukera ematen baitie entitateei.

Webgune baterako proiektuaren fase pilotua bukatuta, turismo motako bat garatu eta ezarri da Doneztebeko Udalean; izan ere, zenbait toki entitatek argitaratu dute jada haien web berria ANIMSA plataforman.

EREDU INSTITUZIONALA

foto_olza

Web-diseinu hori bereziki zuzenduta dago beren web atariei izaera instituzionalagoa eman nahi dieten entitateei; horrela, azalean berriak eta agenda agertzen dira, baita udalaren beraren informaziora eta tramitaziora sarbidea eskaintzen duten zenbait banner ere.

EREDU TURISTIKOA

artajona

Web-diseinu hori bereziki zuzenduta dago beren web atariei izaera turistikoagoa eman nahi dieten entitateei, hau da, bisitaria kontuan hartu nahi duten horiei. Horrela, informazio instituzionala, agenda eta albisteak aurkezten badira ere, alderdi turistikoa eta bisuala oso garrantzitsua da webgunean, eta haren edukian honako hauek hartzen dira oinarri: argazkiak; sare sozialetarako estekak; zer egin, non jan, non lo egin atalak, eta abar.

Volver arriba