2016ko uztailak 22
Animsak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute toki entitateei inbentarioari buruzko aplikazio bat eskaintzeko
Animsa eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa elkarlanean ariko dira Nafarroako Toki Entitateek izan dezaten programa bat udal ondasunen inbentarioa egiteko.
Joan den ekainaren 23an, ANIMSAko kudeatzaile Txema Aguinagak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakari Pablo Azconak lankidetza-akordio bat sinatu zuten, eta, haren bidez, aplikazio hori helaraziko zaie Nafarroako Toki Entitateei.
Aplikazioa bateragarria izanen da Nafarroako Foru Komunitateko toki administrazioetan ezarritako informatika-plataforma guztiekin. Horrek esan nahi du, betiere baldintza tekniko batzuk betetzen badira, inbentarioari buruzko aplikazioa beste informatika-aplikazio batzuekin integratzeko modukoa izanen dela, hala nola Kontularitza Publiko, Katastro, Hirugarrenak eta bestelako aplikazio batzuekin, eta, beraz, informazioa trukatzen ahalko dela haiekin denbora errealean.