2015eko hauteskundeak, hauteskunde-erroldaren kudeaketa
Hauteskunde-aldietan, udalek indarrean dauden hauteskunde-zerrendak kontsultatzeko zerbitzu bat mantendu behar dute. ANIMSAk hauteskunde-errolda kudeatzeko aplikazio bat jartzen du bere kideen esku.
Hauteskunde-aldian bereziki kritikoa da errolda behar bezala izatea. Akatsak izanez gero, edo inskribatutako pertsona bat agertu ezean, erreklamazioak Hauteskunde Erroldako Bulegoaren delegazio probintzialera zuzendu behar dira, horiei erantzuna emateaz arduratzen baita. Arlo horretan gertatzen deN edozein gorabehera konpontzeko xedez, honako lan hauek egin daitezke Animsaren aplikazioaren bidez:
- Errolda eta hauteskunde-mahaiak osatzen dituzten biztanleen datuak kargatzea.
- Hauteskunde-erroldari buruzko edozein kontsulta egitea, zenbait irizpideren arabera.
- Behar adina zozketa egitea (barnean egonda proba-zozketak, edo ordezkoen zozketak, zozketa ofizial batean alegazioak izan eta gero).
- Zozketa ofiziala egitea.
- Alegazioak jasotzea izendatutako pertsonen aldetik, eta horiek onartzen badira, egoera hori ezeztatzea eta ordezko beste pertsona bat izendatzea.
- Hauteskunde-mahaietan presidenteak eta mahaikideak izateko hautagaien eta/edo ordezkoen zerrendak sortzea.
Zozketa egin eta gero, honako jakinarazpen hauek egitea:
- Jakinarazpena Eremuko Hauteskunde Batzorderako.
- Jakinarazpena bake-epaileentzat.
- Jakinarazpena izendatutako presidente eta mahaikideentzat. Jakinarazpen horretan, alegazioen epea 7 edo 2 egunekoa den adieraz daiteke.
- Izendapen berriari buruzko jakinarazpena ordezkoak titular bilakatzen diren kasuetan, alegazioan onartuak izatearen ondorioz.
Aplikazio hori 60 udaletan baino gehiagotan erabiltzen da. Halere, hauteskunde-prozesu berriei begira, ANIMSAk bere tresnaren bertsio berri bat hedatuko du, besteak beste, herritarrari webgunean kontsultatzeko aukera emanen diona.
Badira beste tresna batzuk hauteskunde-prozesuan laguntzen ahal dutenak, INEk banatutako CONOCE aplikazioa esaterako; horrek, ordea, bateraezintasuneko arazo batzuk izan ditzake, eta, hortaz, instalatu baino lehen guri jakinarazteko gomendatzen diegu gure erabiltzaileei.