2016ko irailak 19

Heldu den azaroaren 17an, “Udal Informatikari buruzko V. Topaketak” antolatuko ditu ANIMSAk

Azaroaren 17an, “Udal Informatikari buruzko V. Topaketetan” parte hartzeko aukera izanen dugu Nafarroako toki sektoreko profesionalek.

encuentros_defTopaketa horietan elkarbizitza eta parte hartzea landuko dira, eta ideiak eta esperientziak elkarri azaltzeko aukera ere izanen da, betiere Udalen gaurkotasunari eta informazioaren eta komunikazioen teknologien esparruko azken joerei lotuta.

Nafarroako udal guztiak gonbidatuko dira jardunaldira, bai eta Nafarroako Toki Administrazioaren parte diren beste eragile batzuk ere, hala nola Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa, Mankomunitateak, Toki Garapenerako Agentziak, eta abar. Topaketetan, bestalde, bestelako estrategiak ezagutzeko eta elkarri azaltzeko aukera izanen da, adibidez, teknologiari, kudeaketa-soluzioei eta arrakasta izandako kasuei buruzkoak.

Beste erkidego batzuetako profesionalek ere parte hartuko dute, eta bertaratutako jendearekin partekatuko dituzte zenbait arlotan –administrazio elektronikoa, herritarrentzako zerbitzuak eta udal esparruaren kudeaketaren modernizazioan– izandako ideiak eta esperientziak.

2014an egin ziren azken topaketak, eta 140 pertsona bertaratu ziren Nafarroako Toki Entitateen ordezkari, bai udalkideak, bai teknikariak.

Solasaldirako eta esperientziak lasai partekatzeko gune aproposa ere izanen dira “Udal Informatikari buruzko V. Topaketak”.

Volver arriba