Sistemen Administrazioa
Sistemen administrazioa, euren konplexutasunaren arabera, rol berezituetan bana daiteke: zerbitzarien administratzailea, datu-baseena, posta elektronikoarena, web-zerbitzariena, segurtasunekoa, sostengukoa, zerbitzu espezifikoena…
Zerbitzu honen helburua ahalik eta jarduera-denbora gehiena eta zerbitzarien baliabide-erabileraren, -osotasunaren eta -segurtasunaren errendimendu onena bermatzea da.
ANIMSAn zerbitzu horren barruan egiten ditugun Atazak honako hauek dira:
- Zerbitzarietan Softwarea ezartzea. Prebentziozko mantentzea egitea, instalazioaren funtzionamendu onerako fabrikatzaileak gomendatutako adabakiak (S.O., firmware, etab.) eguneratuz.
- Sistemak Monitorizatzea eta Alertak Kudeatzea. Aktiboen eragiketa-balioak monitorizatzea eta horien jarraipena egitea, gertaerak, zerbitzuak eta prozesuak gainbegiratuz, maila egokietan daudela kontrolatuz eta gertatzen diren gorabeheren berri emanaz.
- Toki Entitateetan eta Iruñean Ekipamenduak, Periferikoak eta Softwarea babestea. Toki Erakundeen ekipamenduetan Antibirusak eta eskatzen duten eta instalatzeko homologatuta dagoen software oro administratzea.
- Dokumentazioaren kudeaketa. Euskarritarako dokumentazioa, eskuliburuak eta gida-baliabideak prestatzea eta banatzea.
- Toki Entitateetan, RTEN-en, INFOLOCALen eta ANIMSAn Zerbitzariak administratzea.
- Erabiltzaileak zerbitzarietan administratzea: urruneko sarbidearen alta, erabiltzaileen alta, eskaner-erabiltzaileen alta, baimenak esleitzea, posta elektronikoa konfiguratzea, erabiltzaileak desgaitzea.
- Erabiltzaileen administrazioa postuetan: profilen alta, baimenen esleipena, profilen baja, posta elektronikoaren konfigurazioa.
- Antibirusen administrazioa.
- Segurtasunaren Kudeaketa: gordailuetako baimenak, antibirusa, aplikazioetarako sarbidea, sistemen prebentziozko monitorizazioa, domeinu-zuzentarauak ezartzea, segurtasuneko pasahitz eta arauen politikak.
- Segurtasun-kopiak.
- Kopia-sistema eta Segurtasun-kopien xede diren gailuak abiaraztea.
- Babeskopiak egitea eta monitorizatzea eta informazioa berreskuratzea.
- Datuen E/S erregistroa.
Sistemak administratzeak esan nahi du sistema informatiko baten funtzionamendu zuzena konfiguratzea, mantentzea, monitorizatzea, dokumentatzea eta ziurtatzea (zerbitzarian nahiz lanpostuan).
