ANIMSA

Instalazioak eta Azpiegituren Egokitzapena

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Beste batzuen artean, honako lan hauek egiten ditugu:

  • Produktuak homologatzea. Softwarea eta hardwarea hautatzea eta eskuratzea Toki Entitateei soluzio fidagarriak, sendoak eta euren premietara egokitutakoak emateko.
  • Azterlanak eta Egokitzapen Planak egitea. Sistemetan kontsultoretzak planifikatzea, osoak eta Entitate bakoitzerako pertsonalizatuak (Egokitzapen Planak). Hardware konfigurazioak software konfigurazio gisa definitzea eta haien bilakaera planifikatzea Toki Entitatearen modernizazio- eta berrikuntza-proiektuetan.
  • Azpiegiturak diseinatzea, ezartzea eta babestea. Azpiegitura informatikoak diseinatzea, aplikazioen zerbitzariak, biltegiratze-sistema zentralak, beste sistema informatiko zentral laguntzaile batzuk eta lanpostua barne
  • Babeskopien Planak eta Sistemak Berreskuratzeko Planak diseinatzea eta ezartzea.  Erabilgarritasun handiko, gorabeheren aurrean zerbitzuak jarraipena izateko eta hondamendien aurrean zerbitzuak eta datuak bizkor berreskuratzeko estrategiak prestatzea.
  • Toki Entitateetan eta Iruñean Ekipamenduak, Periferikoak eta Softwarea zabaltzea, ezartzea eta babestea. Postu eta Zerbitzarietan Sistema Eragileak, Oinarrizko Softwarea eta ANIMSAk egindako programak eta ANIMSAk hirugarrenei erositako programak instalatzea, euren osotasuna eta diseinatutako ingurunean ondo funtzionatuko dutela bermatuz.
  • Produktuen Komisioen kudeaketa (Salmentak). Horniduren kontrataziorako laguntza teknikoa, baldintza teknikoen agiriak idaztea eta eskaintzak baliozkotzea barne.
  • Hardware inbentarioa, Microsoft softwarea eta beste batzuk mantentzea. Toki Entitateen hardwarea mantentzeko kontratuaren kudeaketa. Postu bakoitzerako erositako software-lizentzien gakoak antolatzea. Sistemen bizi-zikloaren kudeaketa, hardware eta software inbentarioaren mantentzea eta instalatutako produktuen lizentzien kudeaketa, bai Microsoftena eta bai beste fabrikatzaile batzuena.
  • Dokumentazioaren kudeaketa. Egindako jarduketa oro dokumentatzea, eta baita Zerbitzua lortzeko bileretan lortutako akordioak ere.
Zerbitzuaren helburua da, baliabide elektronikoen bitartez, gure bazkideak herritarrei ematen dizkieten zerbitzuak ahalik eta ongien egiteko behar diren azpiegitura teknologiez hornitzea.