Produktuaren Mantenimendua
ANIMSAn, garatzen ditugun aplikazioen eboluzio-, egokitzapen- eta zuzenketa-mantentzea egiteaz arduratzen gara.
- Egungo prozesuen garapen berriak edo aldaketak egiten ditugu premia funtzional berriei erantzuteko.
- Aplikazioak egokitzen ditugu legezko eta antolamenduzko aldaketak aintzat hartzeko.
- Sistemak eboluzionatzen ditugu aurrerapen teknologikoetara eta ingurunekoetara egokituz.
- Errendimendua optimizatzen dugu, lehendik dagoen arkitekturaren arabera.
- Aplikazioen erroreek edo funtzionamendu desegokiek eragindako gorabeherak ebazten ditugu.
- Prebentziozko mantentzeak egiten ditugu.
- Egindako aldaketak instalatzeko jarraibideak prestatzen ditugu.
- Erabiltzaileen Arreta Zerbitzuak erabiltzaileei laguntzea ahalbidetzeko behar den dokumentazioa mantendu eta eguneratzen dugu.
Erosi eta gure bezeroei ezarritako merkatuko produktuei dagokienez, enpresa hornitzaileekiko mantentzea kudeatzen dugu.
Mantendu eta eboluzionatu egiten ditugu ezarritako sistema desberdinen arteko integrazioa eta elkarreraginkortasuna, bai garapen propioan eta bai merkatukoan, eta baita beste erakunde publiko batzuen informazio-sistemekin egindakoetan ere.
