ANIMSA

Erabiltzaileentzako Euskarria

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

ANIMSAn honako hauei ematen diegu laguntza:

Lehen mailakoa (funtzionaltasun-arazoak):

Jakineko aplikazio informatiko batzuen erabileran laguntza ematekoa: erabiltzeko modua, aurreikusitako funtzionalitateak, estali gabeko norainokoa eta alternatibak, administrazio-prozedura, etab. Gainera, erabiltzaileen arretarako zentrotik jasotako zerbitzu-eskaerak konpontzeaz arduratzen gara, ANIMSAk garatutako aplikazio informatikoekin nahiz erosi eta gure bezeroei ezarritako merkatuko produktuekin zerikusia dutenenak.
Halaber, lehen mailako laguntzaren jarduketa-esparrua gainditzen duten zerbitzu-eskaerak bigarren mailako laguntzara igotzen ditugu. Azkenik, azken erabiltzaileei zerbitzu-eskaeren ebazpena jakinarazten diegu, ebazpen zuzena egiaztatuz.

Bigarren mailakoa:

Lehen mailako laguntzaren arabera funtzionalki mailakatutako zerbitzu-eskaerak konpontzeaz arduratzen gara, horiek ebazteko maila edo ezagutza handiagoko teknikari edo espezialista bat behar delako.
Kasu horietan, bitartekaritza-lanak egiten ditugu bezero edo erabiltzaileen eta eragindako aplikazioaren bigarren mailako laguntzaren artean.  Mailakatutako eskaeren jarraipena eta zaintza egiten dugu, laguntza ANIMSAtik eskaintzen badugu nahiz kanpoko hornitzaile baten bidez eskaintzen badugu. Gainera, laguntza ematen diogu Erabiltzaileen Arretarako zerbitzuari erabiltzaileek aplikazioa zuzen eta modurik onenean erabil dezaten eta laguntza ematen diegu erabiltzaileei prozesu masiboetan edo kritikotzat jotzen direnetan.
Bestetik, euren espezifikotasunagatik edo salbuespengarritasunagatik aplikazioetan txertatu ezin diren prozesuak garatzen ditugu eta aplikazioen erabilera okerrak eragindako arazoak konpontzen ditugu.

Bezeroek eskatzen badigute, laguntzako txosten teknikoak egiten ditugu eta laguntza ematen dugu jardunaldi teknikoetan edo konferentzietan.