ANIMSA

Kudeaketa eta Mantenimendua

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

ANIMSAn gure Toki Entitateen komunikazioen parametro egokiko erabilgarritasuna ziurtatu nahi dugu, arlo horretako premiak beti estalita daudela bermatzeko.

ANIMSAren partaidetza-maila aldakorra da, eta bezeroaren eta jakineko azpiegitura- edo zerbitzu-motaren baitan dago. Zenbait kasutan, ANIMSAk zuzenean egin ditzake komunikazioen konfigurazio- eta kudeaketa-lanak eta gorabeherak ebaztea (kanpoko hornitzaileei egin beharrekoak izan ezik) eta beste kasu batzuetan, komunikazioen konfiguraziorako eta kudeaketarako gomendioak edo gero hirugarrenek ebatziko dituzten arazoak identifikatzeko orduan oinarrizko laguntza ematera muga daiteke, tarteko aukera-sorta guztia ere estaliz.

Zerbitzu horretan honako arlo hauekin egiten dugu lan, besteak beste:

  • Sare korporatiboa.
  • Barneko telefonia finkoa.
  • Kanpoko telefonia eta telefonia mugikorra.
  • Interneteko konexioak (sarbide publikoko wifi eremuak barne).
  • Segurtasun informatikoa
Barneko eta kanpoko komunikazio guztien kudeaketan hartzen dugu parte (datuenak edo ahotsezkoak), azpiegitura- eta konfigurazio-mailan, eta/edo funtzionamendu onerako hirugarrenekin hitz eginez.