Instalazioa eta Kontratazioa
Gure funtzioetako bat Entitate Elkartuek nahi dituzten telekomunikazio-azpiegiturak eta -zerbitzuak erosi edo kontratatu ahal izatea da.
Gure partaidetza-maila aldakorra da eta bezeroaren, produktuaren eta zerbitzuaren baitan dago eta, zenbait kasutan, ANIMSAk zuzenean egin ditzake kontratazioa, instalazioa eta abiaraztea edo soilik kanpoko kontratak koordinatzera muga gaitezke, tarteko partaidetza-aukera posible guztiez gain.
Zerbitzu horretan honako arlo hauetan egiten dugu lan, besteak beste:
- Sare korporatiboa.
- Barneko telefonia finkoa
- Kanpoko telefonia eta telefonia mugikorra.
- Interneteko konexioak (sarbide publikoko wifi eremuak ezartzea barne).
- Segurtasun informatikoa.
ANIMSAn parte hartzen dugu horniduraren definizioan eta kontratazioan, komunikazio-ekipamenduaren instalazioan eta/edo hirugarrenen telekomunikazio-zerbitzuetan, eta baita horien konfigurazioan eta abiaraztean ere.
