Azpiegituren Homologazioa
Funtsezkoa da gure Entitateen premiak gogobetetzeko moduko ekipamenduen eta zerbitzu-hornitzaileen katalogoa edukitzea eta azpiegitura propioak eta gure entitateek kontratatutako zerbitzuak eboluzionatzeko proposamenak egitea.
ANIMSAn honako hauek egiteaz arduratzen gara:
- Merkatua eta telekomunikazio-arloko jardunbide egokiak zaintzea, bai telekomunikazioei dagokienez eta bai hornitzaile-zerbitzuei dagokienez.
- Gure bezeroen premiak zaintzea, beraiek adierazitakoak nahiz ANIMSAk epe laburrera edo ertainera ezartzea beharrezkotzat jotzen duen produktu eta zerbitzuetatik sortutakoak.
- Gure bezeroen premietara egokitu daitekeen ekipamenduen eta telekomunikazio-zerbitzuen katalogo bat sortzea eta mantentzea.
Zerbitzu horretan honako arlo hauetan egiten dugu lan, besteak beste:
- Sare korporatiboa.
- Barneko telefonia finkoa.
- Kanpoko telefonia eta telefonia mugikorra.
- Interneteko konexioak.
- Segurtasun informatikoa.
Egungo teknologia egokitzen dugu gure Toki Entitateen premietara.
