Sistema informatikoak (zerbitzariak, datu-baseak, posta elektronikoa…)

ANIMSAk hardware- eta software-produktuak homologatzen ditu, eta erakunde bakoitzari aholkatzen dio soluziorik egokienak konfiguratzeko aplikazioen zerbitzarietan, biltegiratze-sistemetan, lanpostuetan, babeskopia-sistemetan eta periferikoetan, besteak beste. Hauek eskaintzen dugu:

  • Ekipoen eta softwarearen hornidura: ekipo informatikoak, software-lizentziak eta kontsumigarriak eskaintzen ditugu prezio lehiakorretan, erosketa multzokatuari esker, eta produktu bakoitza instalatzeko eta konfiguratzeko laguntza teknikoa ere ematen dugu.
  • Sistemen mantentze-lan integralak: konfigurazioko, monitorizazioko, dokumentazioko eta laguntza teknikoko lanak egiten ditugu, sistemen funtzionamendu optimoa ziurtatzeko, bai zerbitzarietan, bai lanpostuetan.
  • Gorabeheren kudeaketa: gorabeherak kudeatzeko tresna propioa dugu, edozein eragozpen erregistratu eta konpontzeko aukera ematen duena, zerbitzua bizkor leheneratzea bermatzen duena eta erakundeen eguneroko eragiketetan duen eragina minimizatzen duena.
Volver arriba