Berrikuntza eta Zaintza
Administrazio-prozesuetan IKT ezartzeak erakunde bakoitzean aplikatzen den antolaketa- eta kudeaketa-eredu propioari buruzko azterketa eta hausnarketa egitea eskatzen du.
ANIMSAn zaintza teknologikoko sistema ezarri eta kudeatzen dugu honako hauek aztertzeko:
- Beste Tokiko Entitate batzuetan eskainitako zerbitzuak eta erabilitako tresnak.
- Gure bezeroen premia berriak, haiei aurrea hartuz.
- IKT merkatuaren joerak, garapen-metodologia, -teknologia eta -inguruneei dagokienez.
- Produktu edo zerbitzu berriak bihur daitezkeen jardunbide egokiak.
Bestalde, honako hauetaz ere arduratzen gara:
- Ondorengo garapen-prozesuak arintzeko/errazteko barne-tresnak garatzeaz.
- Informazio-inguruneak eta -sistemak integratzea errazten duten lan-araudiak eta -metodoak egiten ditugu, haien aplikazioa kontrolatuz.
- Elkarreragingarritasun-politikak ikertu eta bultzatzen ditugu soluzio informatiko, aplikazio eta datuetan.
- Teknologia berriei eta berrikuntzari buruzko konferentzia eta jardunaldi teknikoetan hartzen dugu parte.
- Garapen-metodologia berriak ezartzea proposatu eta bultzatzen dugu.
ANIMSAn lan egiten dugu gure Entitate elkartuek zerbitzu publiko berritzaileak, arinak eta eraginkorrak eman ditzaten.
