ANIMSA

Sare Zuzena

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Toki Entitate bazkideen eskaerak gogobetetzeko kontratatutako produktuari edo zerbitzuari buruzko edozein premia, arazo edo zalantza ebazteaz, bideratzeaz eta horri buruzko aholkua edo laguntza emateaz arduratzen gara.

Honako hauek dira gure funtzioak:

Udal-kudeaketako eta merkatuko aplikazioei buruzko laguntza ematea:

  • Laguntza aplikazioen erabileran eta eragiketan (propioak/merkatukoak (produktu homologatuak)) eta udal-kudeaketako produktuak (Adib.: kontabilitatea, udal-errolda, zergak eta tasak, etab.).
  • Azpi-instalazio, aplikazio eta erabiltzaile berrien alta (azken kasu horretan Erabiltzaileen Kudeaketa Prozeduraren arabera).
  • Udal Kudeaketako datu-baseen segurtasun-kopiak berrezartzea.
  • Bertsioen instalazio-, konfigurazio- eta eguneratze-erroreen zuzenketa.
  • Datuen arazketa eta zuzenketa.
  • Laguntza bulegotikako tresnen, esploratzaileen eta Interneten eragiketan eta erabileran.
  • Laguntza web-edukien kudeatzaileen eragiketan eta erabileran (publishernet, WordPress, etab.)
  • Premiak, eskabideak eta hobekuntzak enpresako beste sail batzuetara eramatea tratatzeko eta ebazteko.

Ekipamenduari buruzko laguntza ematea ekipamenduen gorabeheretan, matxuretan eta mantentzean: Lehen diagnostikoa, Sistemen bigarren mailara eramatea.

  • Laguntza hardware-funtzio orokorren eragiketan (Adib.: inprimagailuak, eskanerrak…)
  • Makroinformatikako eta gailu mugikorretako Gorabeherak/Matxurak 3. Mailara eramatea (Sistemak).

Erabiltzaileen kudeaketarako eta sarbide-segurtasunerako laguntza ematea.

Erabiltzaileentzako Laguntza Teknikoko zerbitzuan, Toki Entitateetan jartzen dugu arreta era guztietako eskabideetan, izaera teknologikokoetan eta udal-kudeaketakoetan, gure erabiltzaileen zerbitzu-eskabideak ebazpeneraino bideratuz ezarritako kalitate-prozeduren arabera.