ANIMSA

Iruñeko Udaleko Erabiltzaileentzako Arreta

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Erabiltzailearekin hitz egiteko bide nagusia gara kontratatutako produktu edo zerbitzuari buruzko edozein motatako premia, arazo edo zalantza konpontzeko, bideratzeko edo horiei buruzko aholkua edo laguntza emateko, Iruñeko Udalaren eskaerak gogobetetzeko helburuarekin.

Laguntza informatikoa ematen dugu eta erabiltzaile guztiei laguntzen diegu euren funtzioak garatzeko behar dituzten hardware-ekipamenduarekin, softwarearearekin eta zerbitzu informatikoetarako sarbidearekin zerikusia duten gaietan.

Baina gure lana ez da hor amaitzen, erabiltzailearen arreta zerbitzuaren bidez eskabide/gorabehera guztien jarraipena egiten dugu, hura itxi edo amaitu arte.

Honako hauek daude gure funtzioen artean:

Oinarrizko softwarearen (S.O. barne) eta udal-kudeaketako eta merkatuko aplikazioen gaineko laguntza.

  • Laguntza oinarrizko softwarearen eta udal-kudeaketako aplikazioen (propioak/merkatukoak) erabileran, esaterako, sinadura elektronikoa.
  • Instalazio- eta konfigurazio-erroreen zuzenketa.
  • Eboluzio-eskabideak Mantentze sailera eramatea.
  • Premia berriak jaso eta Garapen sailera eramatea.

Ekipamenduari buruzko laguntza ekipamenduen gorabeheretan, matxuretan eta mantentzean:

  • Makroinformatikako matxurak.
  • Telefono eta gailu mugikorren matxurak eta konfigurazioa.

Erabiltzaileen kudeaketarako eta sarbide-segurtasunerako laguntza

  • Lehen mailan:
    • Aplikazioaren erabilera-eskaera (altak eta bajak).
    • Erabiltzaileen eta pasahitzen kudeaketa. (Aldaketak, desblokeatzeak…)
    • Udal-egituraren datu-basea (telefonia, erabiltzaile-izena, departamentu-aldaketa) eta udal intraneteko elementuak eguneratzea.
  • Bigarren mailara eramatea
    • Datu-gordailuetarako sarbide-eskaera.
    • Domeinu/sarerako sarbide berrien eskaera.

Ziurtagiri digitalen kudeaketa globala (ziurtagiriak egitea, entregatzea, kudeatzea eta jarraipena).

Erabiltzaileei aholkua eta laguntza ematea euren premiak gogobetetzeko produktuak, tresnak eta ekipamendua hautatzeko orduan.

Mikroinformatikako materialaren kudeaketa osoa (erabiltzailearen eskabidea jasotzea, erosketa-eskaera egitea (pts) edo baldintza-agiria, entregatzea, premiak detektatzea, biltegiaren kontrola, udal-hardwarearen inbentarioaren kudeaketa eta albaranaren berrikuspena fakturari gehitutako txosten justifikatzailea entregatuz, egiaztatuz eta eginez).

Material suntsikorraren kudeaketa osoa (erabiltzailearen eskabidea jasotzea, erosketa-eskaera (pts) egitea, entregatzea, premiak detektatzea, biltegiaren kontrola eta albaranaren berrikuspena fakturari gehitutako txosten justifikatzailea entregatuz, egiaztatuz eta eginez).

Erabiltzailearekin hitz egiteko bide nagusia gara kontratatutako produktu edo zerbitzuari buruzko edozein motatako premia, arazo edo zalantza konpontzeko, bideratzeko edo horiei buruzko aholkua edo laguntza emateko, Iruñeko Udalaren eskaerak gogobetetzeko helburuarekin.