Kontuen Kudeaketa
ANIMSAn Nafarroako Toki Entitateen banan banako jarraipen eta kudeaketa, egiten dugu, haien informatizazio-maila berrikusiz eta bai haien kudeaketa nahiz herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak hobetuko dituzten aurrerapen eta proiektu teknologiko berriak proposatuz.
Beste batzuen artean, zerbitzua honako funtzio hauek egiteaz arduratzen da:
- Entitate bezeroen gainean merkataritza-ekintzak egiteaz, aurrerapen eta proiektu berriak proposatuz eta ANIMSAren produktu eta zerbitzuen hedapen eta ezarpen handiena lortuz gure merkatuan.
- Bezeroarekin hitz egiteaz kontratu-harremanen, gogobetetasun-indizearen eta zerbitzuen prestazio-mailaren arloan.
- Bezeroen eskaerak ANIMSAren zerbitzuekin koordinatzeaz bezeroen premiak modu globalean kudeatzeko.
- Kontratatutako proiektuak formalizatzeaz bezeroei azalduz proiektuaren helburuak eta nola egingo den ezarpena, konpromisoak adostuz eta proiektuaren taldetik proposatzen den plangintza adieraziz.
- Entitate bezeroen kudeaketa- eta modernizazio-mailaren jarraipena eta kontrola egiteaz.
- Entitate bezeroak modu sistematiko eta aktiboan informatzeaz zerbitzuen prestazio-mailari eta ANIMSArekin kontratatutako proiektuen egikaritzapenari buruz.
Kontuen kudeaketa arduratzen da bezeroekin hitz egiteaz.
