Aurrez aurrekoa ez den Herritarrentzako Arreta
Iruñeko udalak herritarrei arreta egiteko eskaera egin digu, batez ere telefono bidezkoa.
Beste batzuen artean, honako funtzio hauek ditugu:
- Arreta, informazioa eta izapidetzea komunikazio-kanal berrien bitartez (sare sozialak, posta elektronikoa).
- Aldez aurretiko hitzorduaren kudeaketa.
- Ziurtagiriak egin eta herritarrei bidaltzea.
- Herritarren abisuak, kexak eta iradokizunak jasotzea eta izapidetzea.
- Informazioaren datu-basea (INFORMA) mantentzea eta eguneratzea.
- Udaleko nahiz udalaz kanpoko izapide, deialdi eta jardueren fitxa deskribatzaileak berrikustea eta eguneratzea.
- Zerbitzuak eskatu ahala egitea: (Izen-emateak, espazioen erreserba, gogobetetasun- edo iritzi-inkestak, (baita barneko bezeroa ere), bozketak, errolda-baliozkotze masiboen kudeaketa, kontaktu masiboen kudeaketa (telefono-deiak, sms-ak eta e-postak) eta herritarren arretarekin zerikusia duten beste zerbitzu batzuk Udal Sailek eskatuta.
- Iruñeko udalaren web-orriko herritarren arreta zerbitzu telematikoekin zerikusia duten lanetan parte-hartzea.
- Herritarren Arreta Zerbitzuak Udaleko sail eta unitateetara hedatzea eta barreiatzea.
- Herritarren Arreta Zerbitzuak (HAZ) bere gain hartutako izapide berriak aztertu, ezarri eta bultzatzea eta dagozkien prozedura-eskuliburuak egitea.
- HAZan izapide berriak sartzearen ondoriozko prestakuntza edo herritarren dokumentu-, antolaketa- eta arreta-esparruetan zerbitzuari atxikitako langile berriena.
- Arreta, informazioa eta izapidetzea, aurrez aurreko arreta-modalitatean.
- Kalitatearen kudeaketa-sistemaren ziurtagiriaren jarraipena eta mantentzea, bai telefonozko arreta-zerbitzuan nahiz aurrez aurrekoan eta telematikoan.
ANIMSAn, batez ere, 010 telefono-zerbitzuaren eta udal-telefonogunearen bidez egiten dugu arreta-zerbitzu hori.
