Zer egin zibersegurtasun-gorabehera baten aurrean
Zer da zibersegurtasun-gorabehera bat?
Informazioa edo sistemak arriskuan jartzen dituen edozein egoera da.
Eguneroko adibide batzuk:
- Mezu elektroniko susmagarri bat jasotzea
- Ezin izatea aplikazio batera sartu
- Ekipoak arraro funtzionatzea
- Eramangarri bat galdu edo lapurtzea
- Ikusi beharko ez liratekeen datuak irisgarri egotea
Ez du zertan “izugarrizko hackeatzerik” gertatu: akats soilak ere gorabeherak dira.
Garrantzitsuena: ANTZEMATEA ETA JAKINARAZTEA
Gertakari oro antzeman, komunikatu eta kudeatu behar dela ezartzen du SENek.
- Gauza arraroren bat antzeman baduzu:A. Ez egin ez ikusiarena
- Ez saiatu zeure kabuz konpontzen
- Jakinarazi berehala ANIMSAren laguntza-zerbitzuari
Garaiz jakinarazteak eragina txikitzen du.
Zer egiten du erakundeak jakinarazpena jasotakoan?
Segurtasunaren Eskema Nazionalaren arabera, prozesu formal baten bidez erregistratu behar da gorabehera. Gero, eragina ebaluatzen da, arazoari eusten zaio, konpondu egiten da, dokumentatu eta bueltan jakinarazi ere, beharrezkoa balitz. Dena erregistratuko dugu!
Zergatik da horren garrantzitsua?
Gorabehera bat gaizki kudeatzen bada, ondorio larriak izan ditzake: datuak galtzea, zerbitzu publikoak etetea, legezko zigorrak jasotzea, ospe txarra hartzea eta herritarrek erakundearekiko konfiantza galtzea.
SENek gaitasun hauek izatera behartzen ditu erakundeak: AURREA HARTZEA, ANTZEMATEA, ERANTZUTEA eta BERRESKURATZEA.
Segurtasuna guztion kontua da
Teknologiak lagundu egiten du, baina gorabehera asko giza akatsen ondorio dira. Edonor izan daiteke akatsa antzematen lehena.
- Zure papera funtsezkoa da:
- Ez partekatu pasahitzik
- Ez ireki esteka susmagarririk
- Blokeatu saioa ordenagailua uztean, tarte batez bada ere
- Zalantzarik izanez gero, abisatu ANIMSAren Laguntzari
Gorabeherak ez dira porrotak. Ez jakinaraztea, aldiz, bada.
Gorabeherak behar bezala kudeatuta, Segurtasunaren Eskema Nazionalak eskatzen duen bezala, zerbitzu digital seguruak eskaini, informazioa babestu eta herritarrek erakundeengan duten konfiantza indartu dezakegu.
Deskargatu infografia HEMEN: Zibersegurtasun-gorabehera