2025eko otsailak 3

Urriaren 18tik aurrera aplikatuko da Zibersegurtasunaren Zuzentaraua Espainian

Foto noticia

Urriaren 17an amaituko da estatu kideek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2022/2555 Zuzentarauan (NIS2) ezarritakoa betetzeko beharrezko neurriak ezarri eta argitaratzeko epea, eta, hurrengo egunean, xedapen horiek aplikatu beharko dira. Espainian, horrek egungo 12/2018 Errege Lege Dekretua ordeztuko du (eta hura garatzen duen erregelamendua, 43/2021 Errege Dekretua).

NIS2 zuzentaraua zibersegurtasunaren arloan Europar Batasun osorako ezarri den legeria da. Legezko neurriak eskaintzen ditu Europar Batasunean zibersegurtasun-maila orokorra sustatzeko eta Europako azpiegitura kritikoen eta zerbitzu digitalen erresilientzia areagotzeko. Hau ezartzen du:

  • Estatuetarako zibersegurtasun-betebeharrak.
  • Erakundeen zibersegurtasun-arriskuak kudeatzeko neurriak.
  • Erakundeetarako jakinarazpen-betebeharrak.
  • Segurtasunari buruzko informazioa trukatzearekin erlazionatutako betebeharrak.
  • Estatuetarako gainbegiratze- eta gauzatze-betebeharrak

Erakundeetarako laguntza

Testuinguru honetan, Kriptologia Zentro Nazionalak zerbitzu bat jarri du abian, nis2@ccn-cert.cni.es helbide elektronikoaren bidez, erakundeei NIS2 zuzentarauko neurri teknikoak, operatiboak eta antolakuntzakoak betetzen laguntzeko. Horrez gain, NIS2 zuzentarauari buruzko atal bat sortu du webgunean; atal horretan, material didaktikoa jarri du, zalantza ohikoenei erantzuten die, eta NIS2 sektore publikoko zer erakundek bete behar duten aipatzen.

Nafarroako toki-erakundeak Segurtasunaren Eskema Nazionalera egokitzeko ari da lanean ANIMSA. NIS2 eta Segurtasunaren Eskema Nazionala integratzea aurrerapauso handia da Europan informazioaren segurtasuna eta zibersegurtasuna finkatzeko. Araudi horien eraginpeko erakundeek beren politika eta prozedurak ebaluatu eta doitu behar dituzte betetzen dituztela bermatzeko eta, aldi beran, sortzen ari diren zibermehatxuetatik babesteko. Lerrokatze hori soluziorik onena da erakunde bakoitzaren segurtasuna hobetzeko eta gizarte osoaren erresilientzia handitzeko.

Volver arriba