UDAL BERRIAK SARTZEN ARI DIRA ANIMSAN
2014. urtean zehar, sei toki entitate berrik egin dute ANIMSAren zerbitzuen aldeko apustua, eta sartzeko prozesuan murgilduta daude jadanik.
Ongi etorri!
Villatuerta, Esa, Txulapain, Atetz eta Deikazteluko udalek, baita Iratiko Hondakinen Mankomunitateak ere, ANIMSAn sartzea erabaki eta normaltasunez osatzen ari dira kudeaketa-sistema berrian abiatzeko prozesua.
Prozesu horrek hainbat alderdi hartzen ditu barne, hala nola langileen prestakuntza, aplikazio berrien erabileran, datuen migrazioa edo arazketa, edo udal ekipamenduen birmoldaketa, eta modu indibidualean programatzen da entitate bakoitzarekin, eta, gainera, haietako bakoitzak markatutako erritmoan gauzatzen da.
Aldaketa-prozesu guztietan gertatzen den bezala, proiektu horrek ere ahalegin bat eskatzen du Udaleko pertsonen partetik. Halere, ANIMSAko teknikarien laguntza etengabea da, eta kudeaketaren hobekuntza laster sumatzen hasten denez, zailtasun horiek arinak dira, eta aise biltzen da fase horretan beharrezkoa den adorea.
Onena etortzeko dago oraindik. Sistema finkatzearekin batera, entitateek egindako esfortzuaren errentak lortuko dituzte. Entitatearen funtzionamendua hobea izanen da, eta orain arte pentsaezinak ziren mugak eta proiektuak gauzatzeko moduan egonen dira, besteak beste, honako faktore hauei guztiei esker: informazio sendo eta garbi batean oinarritutako kudeaketa, pertsona aditu eta profesionalen laguntza etengabea, informatika-zerbitzu integral baten abantailak, eta urrutiko zerbitzuen zentroaren erosotasuna.