Sare Zuzeneko 902 078 079 telefonoa bertan behera geratuko da urtarrilaren 1etik aurrera
Haren ordez, 948 20 71 49 telefonoa izango da bide bakarra zerbitzu horrekin harremanetan jartzeko.
Tarifikazio bereziko telefono-zenbakia da 902 078 079, deiaren kostua probintzial batena baino merkeagoa zelako ezarri zena entitateek harremanetan jar zezaten Sare Zuzeneko zerbitzuarekin. Garai horietako telefonia-tarifak ez ziren oraingoak bezain askotarikoak, eta ezin zen tarifa laurik kontratatu. Hori dela eta, 902 zenbaki bat kontratatzea erabaki zen, deiaren prezioa txikiagoa zelako eta deien kostuaren erdia har zezakeelako ANIMSAk.
Merkatuan izandako aldaketen ondorioz, tarifa lauak dituzte egun erakunde gehienek, eta, gure ustez, merkeago aterako zaie 948 20 71 49 telefonora deitzea.
Sare Zuzeneko zerbitzua ANIMSAk ematen duen laguntza tekniko eta funtzionalaren harreman-gunea da. Toki-erakundeetako udal-teknikariak, informatika-ekipoen erabiltzaileak, komunikazioak eta aplikatiboak artatzeko zerbitzua zentralizatzen da han, teknologiaren eta udal-kudeaketaren arloko mota-guztietako eskaerei dagokienez. Gure erabiltzaileen eskaerak bideratzen dira, arazoa konpondu arte, ezarritako kalitate-prozedurekin bat.
Egun, 6 teknikari espezializatuk ematen dute Sare Zuzeneko zerbitzua, Nafarroako ia 300 erakunde (udalak, mankomunitateak, kontzejuak eta abar) artatuta, hots, 1.200 bat udal-teknikari. 16.000 dei inguru jasotzen ditu zerbitzuak, gutxi gorabehera, urtean, eta ia beste hainbeste gorabehera artatu behar izaten dituzte teknikariek.