2025eko abuztuak 28

Sare sozialetan harrapatuta ez geratzeko hamar gako

Foto noticia

Etengabeko scrolling batean murgilduta bizi zara? Une oro konektatuta egoteko beharra duzu?

Zerbait galtzeko beldurrak (FOMO), like-ek eta iruzkinek berekin dakarten berehalako atsegintasunak, komunitate baten parte izateak dakarren sentsazioak eta gure iritziak helarazteko erraztasunak sare sozialei nahiko genukeena baino denbora gehiago eskaintzera eramaten gaituzte. Zer egin dezakegu kontrola berreskuratzeko?

Sare sozialen erabilera mugatzeko hamar aholku:

 

Kontzientzia hartu. Edozein adikzio gainditzeko lehenbiziko pausoa berori onartzea da. Erabili tenporizadoreak edo sareek eskaintzen dizkizuten berariazko tresnak bertan ematen duzun denbora ezagutu eta mugatzeko.

 

Jakinarazpenak desaktibatu. Egiten ari zaren horretan kontzentratuta egoten lagunduko dizu.

 

 

Egituratutako edukia. Algoritmoak bideo-fluxu amaigabe batean harrapatu ez zaitzan, erabaki ezazu lehenagotik zein den egunean kontsumitu nahi duzun eduki mota. Egituratutako edukia kontsumitzea lagungarria suertatu dakizuke: podcastak, pelikula osoak, programak, diskoak, kontzertuak… Errazagoa izango da amaitzen denean gelditzea.

 

Informazio espezializatua. Bilatzen duzun informazioa eskaintzen dizuten kanalak bilatu, hori bilatzeko orduak nabigatzen eman gabe (albisteen bilketa egiten duten aplikazioak, ohiko hedabideetako edo hedabide espezializatuetako harpidetzak).

 

Ordutegi batzuk zehaztu zure sareetako profilak berrikusteko eta uneoro horretan ibiltzea ekiditeko.

 

Ordutegi horietatik kanpo, konfiguratu  filtroak edo kontzentrazio moduak zure telefonoan. iPhone eta Android sistemek aplikazioetara eta jakinarazpenetara sarrera mugatzeko moduak dituzte.

 

Ez izan telefonoa eskura. Ez izan zure telefono pertsonala uneoro eskura. Ez erabili iratzargailu gisa, ez eraman sofara eta lanean gordeta mantentzeaz gain ez ezazu ordenagailuan sareetan saiorik hasi.

 

Alternatibak. Sareei eskaintzen zenien denbora betetzeko beste zaletasun batzuk bilatu.

 

 

Benetako arazo bat sortzen badizute, zure sare sozialetako profilak ezabatzea aukera bat izan daiteke.

 

 

Sareen erabilerak eragina baldin badu zure bizi-kalitatean eta ez baduzu zure adikzioa kontrolatzea lortzen, bilatu laguntza profesionala.

 

Volver arriba