2021eko abenduak 15

Online trebakuntzako plataforma eguneratu dugu

Foto noticia

2021eko abendua

Duela gutxi, gure webguneko AULA ANIMSA atalaren egitura birdiseinatu eta berritu dugu  (http://aula.animsa.net/). Hobekuntza horren helburua da zerbitzuaren erabilgarritasuna hobetzea, informazioa errazago atzitzea eta nabigazioa erraztea. Azken batean, edukia modu eraginkorragoan taldekatu nahi izan da.
Zerbitzu hori erabiltzeko, ANIMSAren webgunera joan behar da (https://www.animsa.es/), hain zuzen ere, AULA ANIMSA atalera.

Berritasun nagusietako bat da hasieratik identifikatu beharra dagoela eduki osoa atzitzeko. Horrela, AULA ANIMSA atalean sartzen garenean, identifikazio-orrira eramango gaitu zuzenean.

Oraindik sartzeko kredentzialik ez duten erabiltzaileek hemen aurkituko dute erregistratzeko esteka. Erregistratzen direnean, abisu bat jasoko dute, eta abisu horrek jakinaraziko die ez direla ez automatikoki ez berehala sartuko, lehenbizi ANIMSAk datuak baliozkotu behar dituelako pasahitzak bidali aurretik. Abisu hori bidaltzearen arrazoia izan da urrats horrek kontsulta asko eragiten zituela, pasahitza ez zelako berehala sortzen.

Beste berritasun aipagarri bat buletin berriak dira. Hobekuntzei eta berritasunei buruzko buletina astero bidaliko da, eta harpidetu direnek soilik jasoko dute. Bestalde, Planifikatutako ikastaroen buletina hilero bidaliko da, eta Aula ANIMSA atalean erregistratuta dauden eta kredentzialak badituzten erabiltzaile guztiei bidaliko zaie. Kasu honetan, buletineko esteketatik zuzenean harpidetu ahal izango dira interesa dutenak; hala ere, erregistratuta egon behar da, eta erabiltzailea eta pasahitza izan.
Aula ANIMSA ataleko edukien artean, Prestakuntza-baliabideak (eskuliburuak eta bideo-tutorialak) atala nabarmendu behar dugu. Eskuliburuak deskarga daitezke, gero inprimatzeko. Bideo-tutorialak ANIMSAren YouTube-ko kanal pribatuan ostatatuta daude, eta dagokion estekaren bidez soilik atzi daitezke.
Azkenik, erabiltzaileek zalantzak edo kontsultak bidaltzeko atal bat ere sartu da. Zalantza edo kontsulta horiei ANIMSAko Prestakuntza Saileko langileek erantzungo diete zuzenean.

 

Volver arriba