On@, administrazio elektronikoa toki-erakundeetara zabaltzeko aukera bat
Nafarroako Gobernuak 20.000 biztanle baino gutxiagoko toki-erakundeetan administrazio elektronikoko tresnak ezartzeko eta hobetzeko proiektu bat sustatzen du, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren Europako funtsekin finantzatua.
Nafarroako Foru Erkidegoa toki-erakunde txikiz osatuta dago. Hain zuzen ere, 272 udalerrietatik 268k 20.000 biztanle baino gutxiago dituzte. Hala ere, denek dute herritarrei zerbitzuak emateko bitarteko elektronikoak izateko betebeharra.
Azken urteetan, aurrerapen handiak izan dira arlo honetan. Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuak duela gutxi egindako inkesta baten arabera, biztanleen % 56k dagoeneko telematikoki jotzen dute administraziora, eta gogobetetze-maila handia da. Hala ere, toki-erakunde batzuk oraindik ez dute bitarteko elektronikorik, edo funtsezko osagairik; esaterako, egoitza elektronikoa, erregistro elektronikoa, FACe edo jakinarazpen elektronikoak, besteak beste. Halaber, udalerri batzuek, administrazio elektronikoko plataformak izan arren, ez dituzte modulu guztiak, edo oso gutxi erabiltzen dituzte.
Hori dela eta, Nafarroako Gobernuak 20.000 biztanle baino gutxiago dituzten Foru Erkidegoko toki-erakundeetan administrazio elektronikoko tresnak ezartzeko eta hobetzeko proiektu bat sustatu du, administrazio digitaleko oinarrizko zerbitzu batzuk bermatzeko (erregistro elektronikoa, jakinarazpen elektronikoak, fakturazio elektronikoa eta Estatuko sektore publikoko espediente irekien eta herritarrentzako karpetaren integrazioa).
Proiektuak ON@ du izena, Foru Gobernuaren Toki Erakundeak Digitalizatzeko Estrategiaren barruan kokatzen da, eta Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren Europako funtsekin finantzatuta dago. Proiektu horri esker, Foru Gobernuak aurrera egin nahi du toki-administrazioa modu kohesionatuan eta lurraldea egituratzeko asmoz digitalizatzen.
ON@ proiektuaren bidez, egoitza elektronikoko plataforma bat jarriko da martxan hala eskatzen duten udaletan; plataforma hori Nafarroako ehun erakundetan baino gehiagotan ezarri du ANIMSAk, eta herrialde osoko administrazio publikoek ere erabiltzen dute. Soluzio berritzailea, erraza, publikoa, funtzionala, segurua eta aurreratua da; administrazioen barne-prozesuen digitalizazioa errazten du, eta herritarrentzako zerbitzuak hobetzen ditu. Gainera, plataforma udal-kudeaketako beste aplikazio batzuekin integragarria da, baita Estatuko administrazio orokorraren plataforma eta soluzioekin ere (SIA, Notific@, Cl@ve, Apoder@, etab).
Proiektuaren harira, egoitza elektronikoak eraikiko dira, langileei trebakuntza eta laguntza emango zaie, erabiltzaileek arreta-zerbitzua jasoko dute, eta elkarreragingarritasun-plataformekin integratzeko laguntza ere eskainiko da.
Informazio-saioak
Proiektuaren helburuak, helmenak eta baldintzak zehatz-mehatz azaltzeko, eta proposatutako soluzioen funtzionamendua ikusteko, Nafarroako Gobernuak eta ANIMSAk tokiko erakundeak gonbidatu zituzten Bertizen, Lizarran, Zangozan, Tuteran, Martzillan eta Iruñean martxoaren 1etik 8ra bitartean egin ziren informazio-bileretara, baita martxoaren 12an egin zen on-line saiora ere.
Informazio gehiago:
PROKIEKTUARI ATXIKITZEA
Zure erakundea proiektuari atxikitzea nahi izanez gero, formularioa bete eta bidali helbide elektroniko honetara
implantacion.sede.electronica@itracasa.es
[fusion_button link=”https://www.animsa.es/wp-content/uploads/Adhesion-Administracion-Electronica-Fase-1.pdf” title=”” target=”_self” link_attributes=”” alignment_medium=”” alignment_small=”” alignment=”” modal=”” hide_on_mobile=”small-visibility,medium-visibility,large-visibility” sticky_display=”normal,sticky” class=”” id=”” color=”default” button_gradient_top_color=”” hue=”” saturation=”” lightness=”” alpha=”” button_gradient_bottom_color=”” button_gradient_top_color_hover=”” button_gradient_bottom_color_hover=”” gradient_start_position=”” gradient_end_position=”” gradient_type=”” radial_direction=”” linear_angle=”180″ accent_color=”” accent_hover_color=”” type=”” bevel_color=”” bevel_color_hover=”” border_top=”” border_right=”” border_bottom=”” border_left=”” border_radius_top_left=”” border_radius_top_right=”” border_radius_bottom_right=”” border_radius_bottom_left=”” border_color=”” border_hover_color=”” size=”” padding_top=”” padding_right=”” padding_bottom=”” padding_left=”” fusion_font_family_button_font=”” fusion_font_variant_button_font=”” font_size=”” line_height=”” letter_spacing=”” text_transform=”” stretch=”default” margin_top=”” margin_right=”” margin_bottom=”” margin_left=”” icon=”” icon_position=”left” icon_divider=”no” animation_type=”” animation_direction=”left” animation_speed=”0.3″ animation_offset=””]1. FASEAREN FORMULARIOA. 1.000 BIZTANLE BAINO GUTXIAGO[/fusion_button]
[fusion_button link=”https://www.animsa.es/wp-content/uploads/Adhesion-Administracion-Electronica-Fase-2-.pdf” title=”” target=”_self” link_attributes=”” alignment_medium=”” alignment_small=”” alignment=”” modal=”” hide_on_mobile=”small-visibility,medium-visibility,large-visibility” sticky_display=”normal,sticky” class=”” id=”” color=”default” button_gradient_top_color=”” hue=”” saturation=”” lightness=”” alpha=”” button_gradient_bottom_color=”” button_gradient_top_color_hover=”” button_gradient_bottom_color_hover=”” gradient_start_position=”” gradient_end_position=”” gradient_type=”” radial_direction=”” linear_angle=”180″ accent_color=”” accent_hover_color=”” type=”” bevel_color=”” bevel_color_hover=”” border_top=”” border_right=”” border_bottom=”” border_left=”” border_radius_top_left=”” border_radius_top_right=”” border_radius_bottom_right=”” border_radius_bottom_left=”” border_color=”” border_hover_color=”” size=”” padding_top=”” padding_right=”” padding_bottom=”” padding_left=”” fusion_font_family_button_font=”” fusion_font_variant_button_font=”” font_size=”” line_height=”” letter_spacing=”” text_transform=”” stretch=”default” margin_top=”” margin_right=”” margin_bottom=”” margin_left=”” icon=”” icon_position=”left” icon_divider=”no” animation_type=”” animation_direction=”left” animation_speed=”0.3″ animation_offset=””]2. FASEAREN FORMULARIOA. 20.000 BIZTANLE BAINO GUTXIAGO[/fusion_button]

