Kontabilitate Analitikoko aplikazio berria, efizientzian eta fidagarritasunean aurrera egiten jarraitzeko
Hurrengo irailetik aurrera, ANIMSA Kontabilitate Analitikoko aplikazio berri bat (COSTES izenekoa) ezartzen hasiko da SIMPLIFICADA izeneko aurrekontu-kontabilitateko aplikazioa erabiltzen duten erakundeetan. Tresna hori diseinatzeko Nafarroako Gobernuaren Toki Administrazio eta Despopulatze Zuzendaritza Nagusiak argitaratutako zerbitzuen kostu efektiboak kalkulatzeko gida erabili zen, erakundeen informazioaren efizientzia, kontrola eta fidagarritasuna hobetzeko helburuarekin.
ANIMSAk zuzen ezartzeko lan guztiak egingo ditu, besteak beste:
- Erakundeen azpiegituretan softwarea instalatu eta konfiguratuko du.
- Online prestakuntza emango die erabiltzaileei gutxi gorabehera hiru orduko saioetan, erabilera egokia eta efizientea bermatzeko.
- Etengabeko telefono-laguntza zuzeneko sarearen bitartez zalantzak eta kontsultak ebazteko.
- Laguntzarako saio irekiak. Horietan, galdera zehatzak egiteko aukera egongo da eta aplikazioa modu efizienteenean erabiltzeko jarraibideak eskuratuko dira.
Langileek menpeko beste erakunde batzuen kontabilitatea kudeatzen duten kasuan, adibidez, kontzejuenak, egoitzenak eta abarrenak, ezarpen bakarra fakturatuko da eta menpeko erakunde guztiak barnean egongo dira.
Interesa duten eta oraindik aplikazioa eskatu ez duten erakundeek ANIMSAri jakinarazi beharko diote, helbide honetara mezu bat bidalita: gestiondecuentas@animsa.es. Aplikazioaren ezarpenak eskaerak iritsi ahalako ordenan egingo dira.
Gure helburua da tresna hau modu sinplean, progresiboki eta berme guztiekin txertatzea, eguneroko lanean inpaktuak murriztuz. Uda honetan zehar ANIMSAko langileak erakunde bezeroekin harremanetan jarriko dira ezarpen-egutegia irailetik aurrera koordinatzeko eta informazio xeheagoa emateko.
Azalpen gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan ANIMSArekin.