2019ko martxoak 25

Iruñeko Udalaren 010 telefonoak 20 urte egin ditu

Iruñeko Udalaren 010 Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak 20 urte bete zituen joan den martxoaren 15ean. Gehien bat ANIMSAko langileek kudeatzen dute zerbitzua.

Foto noticia

Iruñeko Udalaren 010 Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak 20 urte bete zituen joan den martxoaren 15ean. Gehien bat ANIMSAko langileek kudeatzen dute zerbitzua.

010_noticia7 lagunekin hasi zen zerbitzua, 1999an, eta 17 lagun ditu egun.

Abian jarri zen estreinako urtean, 80.981 dei jaso zituen zerbitzuak, eta, 2018an, 284.571 dei jaso zituen, hau da, halako hiru. 1999an, 331 dei egiten ziren eguneko, batez beste, 2009an, 725, eta, 2018an, 974. Egindako tramiteak ere nabarmen hazi dira. Horri esker, herritar askok ez dute udal-bulegoetara joan beharrik izaten. Izan ere, 9.407 tramite egin ziren estreinako urtean, eta 82.438, 2018an.

Zifrek erakusten dute gero eta zerbitzu gehiago ematen ari zaizkiela telefonoa udalaren arloei, hala nola ikastaroetarako izen-emateak , bozketak, SMSak bidaltzea edo mezu elektroniko masiboak. Arloetarako zerbitzua ematen hasi zenean (“eskaeraren araberakoa” izendatu zen), 2005ean, 11 gai desberdin jorratu ziren; 2009an, 82 gai jorratu ziren, eta, iaz, 239.

Gainera, telefono bidez ez ezik, Twiter bidez ere ematen da zerbitzua egun. Abisu eta jardueren berri ematen da sare sozial horren bidez, baita kontsultei erantzun ere. 2018an, 2.960 txio argitaratu zituen. Bestetik, 520 jarraitzaile berri lortu zituen (4.743 guztira urtearen amaieran).

Herritarren gogobetetze-mailari dagokionez, azken inkestak (2018) dio urte horretan zerbitzua erabili zutenen % 97,7k aholkatzen duela. Gainera, 8,5 puntuko batez besteko nota eman zioten zerbitzuari inkestari erantzun ziotenek.

2006an, ISO 9001 kalitate-ziurtagiria lortu zuen zerbitzuak, AENOR entitateak emana. 2018an berritu zuen, arauaren bertsio berrira egokitu eta harritzarrentzako arretarako plan estrategiko berria ezarrita. Horrez gain, accesit bat eman zioten, 2011n, Nafarroako Administrazio Publikoetako Zerbitzu Publikoei V. Kalitate Sarian.

Eskaera handitu ahala, arretaren ordutegia ere luzatu da; hasierako urteetan, ez zen zerbitzurik ematen egunaren erdiko orduetan. Etengabe ematen da arreta egun, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 19:00etara, eta, larunbatetan, 09:30etik 13:30era.

Udalari lotutako informazioaz gain, udalarenak ez diren baliabideei buruzko kontsultak (NANa eta gida-baimena tramitatzeari buruzko informazioa, adibidez) zein Iruñeari buruzkoak ere artatzen ditu zerbitzuak: kirol, kultura, ostalaritza, osasun eta hezkuntza arloko instalazio pribatuak; garraioak (ordutegiak, lineak eta konpainiak); merkataritza-zentroak; oinarrizko zerbitzuetako enpresen tramiteak (telefonoa, ura, argia edo gasa); hiriko jarduera guztien agenda; eta intereseko abisuak.

10 galdera ohikoenak 010 telefonoan

  • Nola lortu dezaket errolda-agiria?
  • Izena eman nahi dut jarduera batean, ikastaro batean…
  • Aurretiko hitzordua lortu nahi dut
  • Objektu/Agiri bat galdu dut kalean
  • Haren eskumeneko kontu baten berri (abisu, kexa edo iradokizun bat) eman nahi diot udalari
  • Zer autobus-linea edo garraio hartu behar dut joateko…?
  • Nola lortu dezaket Alde Zaharrera sartzeko baimena?
  • Nola lortu dezaket zirkulazioaren, kontribuzioaren edo jarduera ekonomikoaren gaineko zergaren ziurtagiria?
  • Iruñean dauden ekitaldi kulturalei buruzko informazio nahi dut
  • Egoiliarrentzako aparkatzeko txartela lortu nahi dut
Volver arriba