HONEKIN LAGUNDUKO DIZUGU: Erakunde ofizialenak diruditen jakinarazpen faltsuak
Gero eta ohikoagoa da erakunde garrantzitsuenak direla diruditen jakinarazpen faltsuak jasotzea, esaterako Zerga Agentziarenak (ZAEArenak) edo Trafiko Zuzendaritza Nagusiarenak diruditenak. Iruzur horien helburua biktimek informazioa lortzea izaten da. Gainera, jakinarazpen ofizialen antza handiagoa dute aldiro, ondo idatziak eta diseinatuak daudelako.
Mezu elektroniko bat jaso baduzu eta ez bazara iruzurrezko estekan sartu, Espainiako Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalaren (INICBEren) gorabeheren posta elektronikora bidali dezakezu. Horrela, beharrezko informazioa bilduko dute beste erabiltzaile batzuek halako iruzurrak sinis ez ditzaten.
Horrez gain, blokeatu bidaltzailea eta ezabatu mezua sarrera-ontzitik.
Estekan sartu eta informazioa eman baduzu, zera egitea gomendatzen dizugu:
- INCIBEren Zibersegurtasuneko Laguntza Linearekin harremanetan jarri zaitezke zure egoerari egokituz lagundu zaitzaten.
- Bildu eta gorde iruzurraren inguruko ebidentzia guztiak, hala nola pantaila-argazkiak edo iruzurrezko estekak. Online lekukoen zerbitzuak erabil ditzakezu frogen bilketa baliozkotzeko, bereziki smishing (iruzurrezko SMS mezuen) edo phishing (mezu elektronikoen) kasuetan. Salatu iruzurra Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetan, eta eman prozesuan zehar bildutako froga guztiak.
- Iruzurra eta gero, egin egosurfinga (webgune zein plataformetan zure inguruko informazioa bilatzea) aldian behin. Horrela, zure informazio pertsonala behar ez lukeen tokietan argitaratu edo erabili ote den ikusiko duzu.
- Interneteko beste kontu batzuetan pasahitz edo izen berdinak erabiltzen badituzu, aldatu itzazu. Seguruena gune bakoitzean pasahitz eta izen ezberdinak erabiltzea da, eta ahal dela, autentifikazio bikoitza erabiltzea.
Edonola, aurrea hartzea beti da aukerarik onena: ez bazaude ziur jakinarazpen bat ofiziala den, ziurtatu kanal ofizialetan ezer egin aurretik, Zerga Agentziaren webgunean adibidez, jakinarazpenak horrenak ematen badute. Bidaltzailearen posta-helbidea ere begiratu dezakezu eta ziurtatu erakundearen domeinu ofizialarekin bat datorren (Zerga Agentziaren kasuan, esaterako, “agenciatributaria.gob.es”).
Gogoratu: administrazio publikoan kudeaketak egiteko, Cl@ve iraunkorraz edo mugikorraz, SMSz, NAN elektronikoaz edo ziurtagiri bidez bakarrik sartu zaitezke.
Iturria: Espainiako Zibersegurtasuneko Institutu Nazionala (INICBE)
AA bidez sortutako irudia.