2026ko martxoak 26

HONEKIN LAGUNDUKO DIZUGU: Adimen artifiziala arrakastaz ezartzeko gakoak

Foto noticia

Udal Informatikari buruzko Nafar Topaketetan parte hartu zuten adituek zenbait gako eman zizkiguten tokiko erakundeetan adimen artifiziala modu arrakastatsuan ezartzeko:

  • Estrategia: hasteko, adimen artifiziala erabiltzeko esparruak antzeman behar dira, helburu batzuk jasotzen dituen plan bat prestatu, alderdi errazenetatik eta ingurune kontrolatuetatik hasi eta emaitzak neurtu.
  • Erabilera politikak eta arauak betetzea: administrazioek jarraibideak eta arauak garatu behar dituzte, adimen artifizialaren erabilera etikoa eta arduratsua izan dadin. Administrazioei fidagarritasuna, gardentasuna, datu konfidentzialen eta pertsonalen babesa, eta zeihartasunik eza eskatzen zaie.
  • Langileen prestakuntza. Tokiko erakundeetako teknikariek eta politikariek tresnak ezagutu behar dituzte eta horiek ezartzeko lanetan parte hartu, tresnek arrakasta izan dezaten.
  • Datu fidagarriak: emaitzen kalitatea erabilitako datuen araberakoa izango da.
  • Emaitzak gainbegiratzea: azken erantzukizuna pertsonarena eta administrazioarena da, izan ere, teknologia laguntzeko baino ez dago.
  • Erresilientzia eta egokitzapena: eraldaketa teknologikoak ez dira beti errazak eta emaitza onak ez ditugu lehenengoan lortuko, baina ez dago besterik aldatzea baino, geldi geratzea ez da aukera bat.
  • Inbertsioa: erakundeentzako tresna profesionalek soilik bermatzen dute erakunde publikoei eskatzen zaien araudiaren betearazpena.
  • Administrazioen arteko lankidetza: elkartzeak, tresnak eta proiektuak berrerabiltzeak edo esperientziak trukatzeak aukera ematen die tokiko erakunde txikiei ere eraldaketa digitalari aurre egiteko.
Volver arriba