2014ko urriak 30

“Hodeian” gaude? Edo “hodeietan”? (3. zatia)

Honako hau dugu funtsezko galderetako bat zerbitzuren bat hodeian dugunean: “non daude nire aplikazioak eta nire datuak? eta nola eskura ditzaket?” Datuak Babesteko Lege Organikoa eta antzeko legeak alde batera utzita, komunikazio-lineek duten garrantzi handiaz arituko gara orain, hodeian dauden zerbitzuak segurtasun osoz erabiltzeari begira.

medium_2095848564Hodeian dagoen zerbitzu bateko funtzionaltasunak uneoro segurtasunez erabiltzeko, behar bezalako gaitasuna eta sendotasuna izanen duten komunikazio-lineak behar ditugu. Komunikazio-linea horiek interneteko zerbitzuen operadoreei eta hornitzaileei alokatzen zaizkien normalean, eta beren kostua handia izan daiteke; beraz, garrantzitsua da behar bezala dimentsionatzea aurreikusitako beharren arabera.

Bestela esanda, hodeira abiatu baino lehen, oso kontuan hartzeko moduko kapitulua da zenbait analisi egitea, hala nola kontu teknikoak, kostua, eta beharko diren komunikazio-lineen emaria eta sendotasuna.

Etxeko komunikazio-lineen kasuan, normalean, gainharpidetza eta asimetria gertatzen da. Alegia, nire emaria beste erabiltzaile batzuekin “partekatzen dut”; beraz, denok aldi berean erabiliz gero nominalaren azpiko gaitasuna izanen dut, eta ezin dut internetera “igo” “jaitsi” dezakedan adina informazio. Etxeko erabileraren mailan, horrek esan nahi du batzuetan nabigazioa motelagoa izan daitekeela, eta ahaztu behar dudala hirugarrenei web arloko zerbitzuak etxetik emateko aukera. Erabilera profesionalaren kasuan, horrek muga handiak jarri diezazkioke zerbitzu jakin batzuk kokatzeko, emateko eta erabiltzeko moduari.

Hortaz, garrantzitsua da trukatuko diren datuen bolumena aldez aurretik dimentsionatzea, zerbitzu bat hodeira eramatearen bideragarritasuna eta kostua zehazteko; garrantzitsua da, baita ere, igotzeko eta jaisteko beharrak bereiztea, oso prezio desberdina izan dezaketelako.

Ia denok, denok ez esategatik, “internet gabe gelditu” gara inoiz, hain zuzen ere, gure komunikazio-lineak huts egin duelako. Horrek zerbitzu kritiko batean eragiten badu, enpresa edo administrazio baten funtzionamendu zuzena galaraz dezake. Horregatik, zerbitzu bat hodeira eraman aurretik, komunikazio-lineen eten batek ekar lezakeen arriskuari buruzko analisia egin behar da. Gero, analisi horien emaitzak aztertu eta neurriak hartu behar dira, hala nola laguntzeko linea gehigarriak kontratatzea, zerbitzu berezien mailari buruzko akordioak, edo, beharbada, agerian geldituko da ezinezkoa dela zerbitzu jakin bat hodeira eramatea beharrezkoa den sendotasunez.

Ondorioak

Zerbitzu bat hodeira eramateko erabakia hartu baino lehen, kontuan hartu behar dira komunikazio-lineei buruzko alderdi hauek:

  • Hodeira eraman nahi dudan zerbitzua ustiatzeko beharrezkoa den emaria, bai igoeran, bai jaitsieran.
  • Arriskuaren analisia eta erabil daitezkeen estrategia lagungarriak aztertzea, komunikazio-lineak eroriz gero.
  • Linea lagungarriak edo zerbitzu mailari buruzko akordio bereziak kontratatzearen komenigarritasuna zerbitzuaren kritikotasunaren arabera.
  • Bideragarritasunaren analisia eta aurreko guztiaren kostua.
Volver arriba