2016ko azaroak 23

Hitzaldiak – Udal Informatikari buruzko V. Nafar Topaketak

Behera kargatu honako esteka honetan Udal Informatikari buruzko V. Nafar Topaketetako hitzaldiak PDF formatuan.

Nafarroako Toki Entitateen 160 ordezkaritik gora joan ziren joan den azaroaren 17an Udal Informatikari buruzko V. Nafar Topaketetara.

Jardunaldi oso bat, goiz eta arratsaldez, ideiak trukatzeko foro bilakatu zena; han, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien eta udal kudeaketaren esparruko azken joerak ezagutzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.

Gainera, beste erkidego batzuetako esperientzien berri eman zen jardunaldian, eta Administrazio Elektronikoaren erronkei buruzko gogoeta-ariketa bat ere bai.

Hitzaldiak deskargatzea

Administrazio elektronikoa, zu eta hirurok… ez dugu bukatu oraindik.Virginia Moreno Bonilla.

Banka digitalaren aldeko apustu bat. Maite Urabayen.

Nafarroako Toki Entitateen eraldatze digitala abiarazteko estrategia eta plana.

Nafarroako Banda Zabalaren Plan Zuzentzailea. Mikel Sagüés.

Dokumentu Elektronikoari buruzko Plan Zuzentzailea, Iruñeko Udala.  Ana Hueso.

Herritarrengana hurbiltzen-Plataforma Consul. Enrique Muguerza.

HPE eta efizientzia administrazio publikoetan. José Ramón Lasuen.

Atarrabiako Udala – Alkateak erantzuten du eta herritarrek parte hartzeko moduko beste soluzio batzuk. Eduardo Moler.

Foruzaingoa – Twitter, polizia-zerbitzuaren kanal berria.  Mikel Santamaria.

Zergatik niri? Udal txiki bat besterik ez naiz-eta. ( ENS, LOPD eta ziber-erasoak). Miguel Lubian

Administrazio eraginkor batera konektatutako herritarra. Errealitate posible bat. Victor Solla – Encarnación Fernández.

Volver arriba