2018ko urriak 23
Sinadura eta ziurtapen elektronikoari buruzko oinarrizko hiztegia
Sinadura elektronikoa, Sinadura elektroniko aurreratua, Sinadura kualifikatua, Ziurtagiri elektronikoa, Ziurtagiri digitala, Ziurtagiri kualifikatua… Hitz antzeko ugari, baina ñabardurekin. Kontzeptu horien oinarrizko definizioak aurkezten dizkizuegu, administrazio elektronikoa hobekiago ulertu dezazun.
- Sinadura elektronikoa: datu-multzoa, formatu elektronikoan, pertsona bat (sinatzailea) identifikatu eta informazio digital jakin batekin lotzen duena.
Sinadura elektroniko aurreratua: sinatzailea identifikatzea eta sinatutako datuetan ondoren izandako edozein aldaketa detektatzea ahalbidetzen duen sinadura elektronikoa; modu bakarrean dago lotuta sinatzaileari eta hari dagozkion datuei, sinatzaileak konfiantza-maila altuarekin eta bere kontrol esklusibopean erabil ditzakeen bitartekoen bidez sortua.- Sinadura kualifikatua: Sinadura elektronikoak sortzeko gailu kualifikatu baten bidez sortutakoa da, sinadura elektronikoko ziurtagiri kualifikatu batean, hau da, konfiantzazko zerbitzu-emaile kualifikatu batek jaulkitako ziurtagiri batean oinarritua.
- Ziurtagiri elektronikoa: / Ziurtagiri digitala: identitate jakin bat (pertsona, organismoa, prozesua, webgunea…) bi gako kriptografikorekin (gako publikoa eta gako pribatua) lotzen duen agiri elektronikoa.
- Ziurtagiri kualifikatua: konfiantzazko zerbitzu-emaile kualifikatu batek jaulkitako ziurtagiri digitala.
- Gako publikoa: zenbaki-katea, sinadura elektroniko jakin bat gako pribatu jakin batekin egin zela egiaztatzeko balio duena (gakoa sinatzaile jakin bati lotuta dago).
- Gako pribatua: zenbaki-katea, eduki digital bat enkriptatzea ahalbidetzen duena, soilik dagokion gako publikoak desenkriptatzeko modukoa. Ezinezkoa da gakoak bestetik abiatuta deduzitzea.
- Konfiantzazko zerbitzua: ordainsari baten truke emandako zerbitzu elektronikoa, xede hauekin: a) sinadura elektronikoak, zigilu elektroniko edo denbora-zigilu elektronikoak, entrega elektroniko ziurtatuko zerbitzuak, eta zerbitzu horiei lotutako ziurtagiriak sortu, egiaztatu eta baliozkotzea, edo b) webguneak autentikatzeko ziurtagiriak sortu, egiaztatu eta baliozkotzea, edo c) zerbitzu horiei buruzko sinadura, zigilu edo ziurtagiriak babestea.
- Konfiantzazko zerbitzu kualifikatua: Europar Batasuneko estatu kide bakoitzaren entitate gainbegiraleek ezarritako kontrol berezia betetzen duen konfiantzazko zerbitzua; 24 hilabetean behin, adostasunaren erakunde ebaluatzaile batek auditatu behar du.
- e-IDAS: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (UE) 910/2014 Erregelamendua, 2014ko uztailaren 23koa, identifikazio elektronikoari eta barne-merkatuko transakzio elektronikoetarako konfiantzazko zerbitzuei buruzkoa.
- Sinadura elektronikoko prozesua, ziurtagirietan oinarritua: agiri elektroniko baten laburpen bat (hash) gako pribatu batekin enkriptatzen duen algoritmo informatikoa, soilik dagokion gako publikoak desenkriptatzeko modukoa.