2025eko abuztuak 28

Blokeatu zure ordenagailua: zure informazioa babesten duen ekintza sinple bat

Foto noticia

Gure egunerokoan ordenagailuekin lan egitera eta toki batetik bestera mugitzera ohituta gaude. Hala ere, askotan funtsezko xehetasun bat ahazten dugu: ordenagailua blokeatzea altxatzen garen bakoitzean, segundo batzuetarako bada ere.

Keinu txiki bat dirudien arren, zure informazioa, erakundearena eta gurekin lan egiten duten pertsonena babesteko funtsezko segurtasun-neurria da.

 

Zure saio-hasiera pertsonala da eta ezin da partekatu

Zure ordenagailuan saioa hasten duzunean, zure egiaztagiriak erabiltzen dituzu: era bakarrean identifikatzen zaituzten erabiltzaile eta pasahitzarekin. Datu horiek ez dira apaingarri hutsa, honako honetara sarbidea ematen dizuten giltza dira:

  • Barne artxibo eta dokumentuak.
  • Korporazioko aplikazioak eta sistemak.
  • Sareko baimenak eta baliabideak.

Norbaitek irekita dagoen zure erabiltzailea erabiltzen badu, zure izenean jardun dezake: informazio konfidentziala irakurri, baimenik gabeko aldaketak egin edo erakundearen segurtasuna arriskuan jarri. Praktikan sistemak ezin du desberdindu nor zaren “zu” eta nor “irekita dagoen zure saioa erabiltzen ari den pertsona”.

Horregatik, ezin ditugu gure egiaztagiriak partekatu ezta gure kontua beste norbaiten eskuetan utzi. Eta ordenagailua blokeatu gabe uztea, praktikan, horiek ematearen parekoa da.

 

Ez dira ez egiaztagiriak ez ordenagailuak partekatzen

Tokiko erakundean pertsona bakoitzak bere lana egiteko beharrezko baliabide informatikoak ditu. Ez dago arrazoirik ordenagailuak partekatzeko edo besteek erabiltzeko.

Hainbat pertsonek ordenagailu bera erabiltzen duten kasuetan, erabiltzaile bakoitzak egiaztagiri propio eta pertsonalak ditu, norberaren ekintzek besteen ekintzetan eraginik izan ez dezaten eta datuen segurtasuna arriskuan egon ez dadin.

 

Legezko eta segurtasunezko betebeharra

Ohitura on bat izateaz gain, lan-estazioa blokeatzea arauak zehaztutako betekizuna da. Neurri hori betetzearekin batera honako arau hauek errespetatzen ditugu:

  • Datuen babeserako araudia: informazio pertsonal edo isilpekoa esku ezegokietan erortzea ekiditen du.
  • Segurtasunaren Eskema Nazionala (SEN): informazio-sistemen konfidentzialtasuna, integritatea eta eskuragarritasuna bermatzeko kontrol espezifikoak eskatzen ditu.

Kontua ez da soilik zure lana babestea, baizik eta araudia betetzea eta erakunde osoaren interesak babestea.

 

Nola blokeatu zure ordenagailua

Ordenagailua blokeatzea azkarra eta erreza da. Teklatuko lasterbide soil baten bidez egin dezakezu:

  • Windows: Windows + L
  • MacOS: Control + Command + Q
  • Linux (aldatu daiteke): normalean Super + L

Segundo batera heltzen ez den keinu batek arazo larriak ekidin ditzake.

 

GAKOAK

 

  • Zure saioa pertsonala eta besterenezina da.

  • Ez partekatu zure egiaztagiriak eta ez ezazu ordenagailua desblokeatuta utzi.

  • Hainbat erabiltzailek ordenagailu bera erabiltzen badute, bakoitzak bere kontu propioa erabili behar du.

  • Datuen babeserako oinarrizko neurri bat da eta Segurtasunaren Eskema Nazionalaren betekizunetako bat.

  • Zure estazioa blokeatzea erraza eta azkarra izateaz gain, zure eta guztion lana babesten du.
Volver arriba