Berdintasuna bermatzeko urrats berriak
ANIMSAk duela gutxi onartu du Emakumeen eta gizonen arteko IV. Berdintasun-Plana, eta, lehen aldiz, LGTBI Berdintasunerako eta diskriminaziorik ezarako enpresa-hitzarmena.
IV. Berdintasun-Planak 4 urteko iraupena du, eta 28 neurri ditu. Neurri horien helburuak dira, besteak beste, gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna bermatzea maila guztietako praktika, beka eta lanpostuak eskuratzeko; jazarpen-mota oro saihestea; berdintasun-printzipioa sartzea enpresa-estrategian; eta gure bezeroen, enpresa hornitzaileen eta ingurunearen arteko berdintasun-kultura sortzen laguntzea.
LGTBI Berdintasunerako eta diskriminaziorik ezarako enpresa-hitzarmenari dagokionez, aurtengo abenduaren 31ra arte egongo da indarrean, 1026/2024 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera. Egun horretatik aurrera, LGTBI Berdintasunerako eta diskriminaziorik ezarako neurriak ANIMSAren hitzarmen kolektiboaren esparruan negoziatu beharko dira.
Hitzarmen horren ondorioz, ANIMSAren hitzarmen kolektiboan tratu-berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruzko klausula espezifikoak sartu dira; klausula horiek, besteak beste, sexu-orientazioagatiko, genero-identitateagatiko, genero-adierazpenagatiko edo sexu-ezaugarriengatiko diskriminazioa debekatzen dute, ordainsariei, lizentziei eta baimenei, kontziliazioari, gizarte-onurei edo sustapenari dagokienez.