BADAKIZU ZER ABANTAILA DITUEN ANIMSAREN AKZIODUN IZATEAK? BEZ-IK GABEKO ZERBITZUAK ETA TARIFA LEHIAKORRAGOAK

ANIMSAk beharrezko tresnak eta zerbitzuak eskaintzen dizkie Nafarroako toki-erakundeei, eraldaketa digitalean eta administrazio elektronikoaren ezarpenean modu pertsonalizatuan eta eskuragarrian aurrera egiteko. Zerbitzuaren erakunde onuraduna ANIMSAren akzioduna edo akziodun baten mendeko erakundea bada, gainera, abantaila gehigarriak izango ditu; eta zerbitzu eraginkorragoa lortuko du.
ANIMSAren eskutik, Nafarroako toki-erakundeek eraldaketa digitalean eta administrazio elektronikoaren ezarpenean modu pertsonalizatuan eta eskuragarrian aurrera egiteko beharrezkoak diren irtenbideak, tresnak eta zerbitzuak lortzearen alde egiten dute; jakitun baitira tresna hori ezinbestekoa dela beren barne-kudeaketa hobetzeko, bai eta herritarrei ematen dizkieten zerbitzuak hobetzeko ere.
1985ean sortu zenetik, lankidetzaren, eskala-ekonomien eta esperientzia eta ahalegin partekatuen estrategian oinarritu da ANIMSA, toki-erakundeen alternatiba gisa gizarteak eskatzen dizkien teknologia- eta modernizazio-erronken aurrean.
ANIMSAren akziodun izatearen abantailak
Garrantzitsua da gogoratzea, ANIMSAk zerbitzuak ematen dizkien erakundeak akziodunak direnean, edo akziodun baten mendeko erakundeak direnean, abantaila batzuk dituztela, honako puntu hauetan laburbil daitezkeenak:
- ANIMSAk ez die BEZik jasanarazten emandako zerbitzuen fakturetan. Izan ere, ANIMSA zerbitzu publiko bat zuzenean kudeatzeko modu bat da akziodunentzat eta haien mendeko erakundeentzat; eta, beraz, bere xede sozialaren esparruan jarduten du toki-erakundearen beraren barne-sail bat gehiago balitz bezala.
- Erakunde akziodunek eta haien mendeko erakundeek zerbitzuak edo hornidurak emateko enkarguak egin diezazkiokete zuzenean ANIMSAri, kontratazio publikoko espedientea izapidetu beharrik gabe, erakunde instrumentaltzat jotzen baitira.
Bestalde, ez dugu ahaztu behar, zerbitzuak ematen dizkien erakunde guztientzat, ANIMSAk oso prezio lehiakorrak eskaintzen dituela kontsumigarrien eta informatika-produktuen horniduran, kopuru handia erostean. Eta erakundea akzioduna bada, produktuaren prezio aplikatua hornitzaileak ezarritakoa izango da, inolako marjinarik aplikatu gabe.
Beraz, ANIMSAren bezero izanda, zerbitzu eraginkorra lortu ahal izango duzu, gure erkidegoko toki-erakundeen informazio- eta komunikazio-teknologiekin lotutako premiekin bat datorrena; eta, gainera, akzioduna bazara, eraginkorragoa izango da, denbora eta dirua aurreztuko baitituzu.
Zer egin akziodun izateko
ANIMSAren akziodun izan daiteke Nafarroako edozein toki-erakunde, eta horretarako nahikoa da gutxienez akzio bat erostea (60 euroko balio nominala duena). Beraz, epe luzera konpentsatu egiten duen inbertsio txiki bat da.
Interesa baduzu, atsegin handiz hartuko zaitugu ANIMSAko Kudeaketa Arlotik, 948 420 800 telefono-zenbakiaren bidez edota helbide elektroniko honen bidez: gestiondecuentas@animsa.es.