AUNA FOROAren lehen bileraren ardatza SEGEX v2.0. espediente-kudeatzailearen funtzionalitate berriak izan ziren
Joan den azaroaren 20an AUNA FOROAren lehen bilera egin zen. Eguraldi txarraren ondorioz (egun horretarako elurteak iragarri ziren), telematikoki egitea erabaki zen, baina asmoa etorkizunean bilera presentzialak egitea da.
Guztira 14 pertsona bertaratu ziren, Berriozar, Estella-Lizarra, Bera, Antsoain eta Tafallako udaletakoak eta ANIMSAkoak.
Bileran SEGEX v2.0. espediente-kudeatzailearen bertsio berriaren funtzionalitate berriak bateratzeko eta elkarrekin aztertzeko aukera izan genuen. Gure erakundeetan duen erabilgarritasunaz hitz egin zen eta gaiak parte-hartze handia eragin zuen bertaratutakoen artean.
Era berean berritasun horiek toki-erakundeei azaltzeko modurik egokiena zehaztu genuen, bidali beharreko komunikazioa berrikusi genuen eta funtzionaltasun berriak azaltzeko beste bilera batzuetara deitzeko beharra ikusi genuen. Bilera horietako bat abenduaren 10ean egin zen eta marka guztiak gaindituz 194 pertsona bertaratu ziren.
Azkenik AUNA FOROA erakunde gehienentzat komunak diren espediente-kopuru txiki bat hautatzeko eta ataza-kudeaketa berriarekin, dokumentu-txantiloiekin, espediente-txantiloiekin eta, azken batean, bertsio berri honek kudeaketari ekartzen dizkion hobekuntza garrantzitsuekin horien tipifikazioan lan egiteko prest agertu zen.