2025eko otsailak 3

Asturiasko CASTek ANIMSA bisitatu du

Foto noticia

Asturiasko Teknologia Zerbitzuen Partzuergoko (CAST gaztelaniazko sigletan) ordezkaritza Nafarroan egon zen urriaren 8an eta 9an, ANIMSArekin harremanak estutu eta tokiko entitateen digitalizazioaren esparruaren inguruko esperientziak partekatzeko. Angel Luis Cabal Partzuergoko zuzendari gerenteak eta Diana Rivas, Fátima Rodríguez eta Marco García profesionalek osatzen zuten taldea.

Gure egoitzara egindako bisitan, bi erakundeen artean lankidetza-hitzarmen bat ezartzeko aukera aztertu zen. ANIMSAk Sedipualb@ra datuak migratzeko garatu dituzten hainbat erabilgarritasunen entrega teknikoa egin zuten; CASTetik, berriz, Huescako Aldundiak garatutako datu-bisorea exekutatzeko prestatu duten Docker-a eman zizkiguten. Halaber, Microsoft 365i, Citrix soluzioei, Segurtasun Eskema Nazionalari, pertsonen jardunaren ebaluazioari eta abarri buruzko esperientziak eta ezagutzak partekatu ziren.

Gainera, CASTeko ordezkaritzak Antsoaingo Udala bisitatzeko aukera izan zuen. Bertan, Ainara Armendariz udal-idazkariarekin eta Arantxa Antoñana Herritarren Arretarako Bulegoko arduradunarekin bildu ziren, Sedipulb@ ezartzen eta erabiltzen izandako esperientzia bertatik bertara ezagutzeko; izan ere, CASTek Asturiasko udaletan konponbide hori ezartzeko asmoa du.

Azken batean, oso topaketa emankorra izan zen, eta ANIMSAk eta CASTek elkarri laguntzeko, ezagutzak eta esperientziak partekatzeko gai asko identifikatu zituzten.

Volver arriba