ASLAN sariak
ANIMSA SignCloud proiektua finalista X. @Aslan sarietan, Cloud ereduko Teknologia kategorian.
@Aslan sarien xedea da denen aurrean aitortzea Espainiako Administrazioan IKTen aplikazioan eta erabileran izandako esperientzia arrakastatsuak, eta baita esperientzia horien arduradunen ekimena eta ahalegina ere. Aurten, ASLAN2018 Kongresuan, Iruñeko udala finalisten artean dago“Cloud ereduko Teknologia” kategorian, ANIMSAren eskutik, hain zuzen ere Bit4id soluzioa ezarri eta txertatu duelako ANIMSAren Hodei Pribatuan ziurtagiriak zentralizatuta biltegiratzeko.
Proiektuak aukera emango die ANIMSAko Toki Erakundeetako langileei euren Identitate Digitala noiznahi erabilgarri izateko, ordenagailu pertsonaletan nahiz gailu mugikorretan. Horri esker, eguneroko jardueratik kendu ahal izango dira txartel-irakurgailuak eta USB tokenak, udal-sarean dagoen edo Internet bidez ANIMSAren Hodei Pribatuarekin konektatutako edozein gailuren bidez ziurtagiri digitalen erabilera erraztuz.
“ANIMSA SignCloud” aplikazioak aukera ematen du web atarietan autentifikazioa egiteko gailu mugikorretatik urruneko Identitate Digitalak erabiliz; eta baita dokumentuak sinatzeko edo sinadurak baliozkotzeko ere. Erabilgarri dago Androiderako nahiz IOSerako, eta Google Play-tik eta Apple Store-tik deskarga daiteke.
Sarien edizio honetan 42 Enpresa eta Erakunde Publiko baino gehiagoko 54 Arrakasta Kasu aurkeztu dira. Horietatik 3 finalista hautatu dira kategoria bakoitzean. Azkenean lehen saria lortu ez badu ere, ANIMSA SignCloud-ek interes eta babes ikaragarria sortu ditu, eta “herri-bozketa” fasean boto gehien lortu dituen proiektua izan da.